Hego Osetiako Estatu Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Хуссар Ирыстоны паддзахадон университет
სამხრეთ ოსეთის პედაგოგიური ინსტიტუტი
Hego Osetiako Estatu Unibertsitatea
Ezarpena 1932
Mota publikoa
KokapenaTsjinvali
Hego Osetia
Webgunea http://xipu.ru

Hego Osetiako Estatu Unibertsitatea edo Alexander Tibilov Estatu Unibertsitatea (georgieraz: სამხრეთ ოსეთის პედაგოგიური ინსტიტუტი; osetieraz: Хуссар Ирыстоны паддзахадон университет; errusieraz: Юго-Осетинский государственный университет Tskhinvali hirian dagoen goi mailako ikasketak egiteko ikasgunea da. Tskhinvali Hego Osetiako hiriburua da, Georgiak erreklamatzen duen lurraldea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitate honen historia 1932an hasi zen orduan Staliniri izena zuen hirian. 1937 eta 1938 artean 133 ikasle zeuden; hurrengo ikasturtean 225 pertsona gehiago sartu ziren. Gaur egun hiru mila ikasle inguru ditu, hamabi fakultatetan antolatuta.[1] Ikasguneak izen desberdinak ezagutu ditu: Stalinirskim Nekazari Institutua, Hego Osetiako Institutu Pedagogikoa. 1993an Alexander Tibilov Hego Osetiako Unibertsitatearen izena hartu zuen. Hasieratik Errusiako unibertsitateekin lotura estua izan du.

Unibertsitatea oso kaltetua izan zen 2008ko Hego Osetiako Gerran, baina geroztik berreraiki egin da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]