Herman Boerhaave

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herman Boerhaave (J. Champanek marraztuta).

Herman Boerhaave (Leiden, Herbehereak, 1668ko abenduaren 31a - 1738ko irailaren 23a) Herbehereetako sendagilea izan zen.

Biografia

Hasieran teologia ikasten hasi bazen ere, gero medikuntza-ikasketak egin zituen. Ospe handia lortu zuen sendagile bezala; Europa osoko ikasleak joaten zitzaizkion haren saioetara. Ikasleak gaixoengana eramaten zituen, eta irakaskuntza klinikoa asmatu zuen.

Bere garaian arrakasta handia izan zuten bi testu-liburu idatzi zituen fisiologiari (1708) eta kimikari buruz (1724). Izerdi-guruinen berri eman zuen bere lanetan, gainera, baztanga ukimenaren bidez kutsatzen dela baieztatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herman Boerhaave Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak