Hernia
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Morgagniren hernia erakusten duen erradiografia bat
Hernia irekigune batetik organo bat edo ehun zati bat ateratzean sortzen den gaixotasuna da. Organoa edo ehuna gorputzetik kanpora atera edo gune batetik bestera igarotzen denean sortzen da. Hernia jaiotzatikoa izan daiteke, baina ahulezia denean, indar handia egitean eta antzeko egoeratan sortzen da gehienetan. Ebakuntza bidez senda daitezke hernia gehienak.
Hernia motak [aldatu]
Hiru eratako herniak bereizten dira:
- Hernia osatu duen gaia berriro bere tokian ezar ezin daitekeena.
- Hernia osatzen duen gaia bere tokira eraman eta lotura edo tresna berezi baten bidez senda daitekeena.
- Irekiguneak odol hodiak estutzen dituena, gangrena sorraraz dezakeena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.