Hieronymus Holzschuherren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hieronymus Holzschuherren erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Albrecht Dürer
Sorrera-urtea1527
IzenburuaHieronymus Holzschuher (1469-1529) mit Deckel eta Hieronymus Holzschuher (1469-1529)
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura, lime panel (en) Itzuli eta Margoa
Dimentsioak51 (altuera) × 37 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaGemäldegalerie
BildumaGemäldegalerie
Inbentarioa557E eta 557E/1
JabeaHolzschuher von Harrlach (en) Itzuli
Argumentu nagusiaHieronymus Holzschuher (en) Itzuli
Jakob Muffelen erretratua.

Hieronymus Holzschuherren erretratua Albrecht Dürer margolari ospetsuak 1526an egin zuen margolana da. Margolanaren goiko ezker aldean zera irakur daiteke: «HIERONIMOS HOLTZSHVER AÑO DO[ME]NI 1526 ETATIS SVE 57». Erabili zuen teknia ohol gaineko olioa izan zen. Berlingo Gemäldegalerie museoan erakusten da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana Nurenbergen egin zen, margolariak Johann Kleberger eta Jakob Muffel ere erretratatu zituen urte berean. Hieronymus Holzschuher nuremburgar patrizio bat zen, hiriko senatari eta septemviro, goi mailako familia noble batean jaioa. Jakob Muffelen taularen antzeko neurriek iradokitzen dute bi obrak aukera ofizialen baterako margotuak izan zirela eta herriko areto publiko batean ikusgai egon zirela.[2]

Erretratua margotuaren familiarena izan zen, 1884ra arte. Bermargotzerik, garbiketa txarrik edo zaharberritze desegokirik ez egoteak, bere kontserbazio egoera ezin hobea albideratu du, Durerok zehatz-mehatz zaintzen zituen xehetasun guztiekin, hala nola aurpegiaren erreprodukzio perfektua eta ilez ile margotutako bizar zuria.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanak 48 × 36 zm. ditu. Protagonistak busto erdia eta hiru laurden ditu, ezkerretara biratuta, begiak ikusleari begira, atzealde neutro baten gainean, gris urdinxka. Obraren izaera ofiziala hurbileko planoak azpimarratzen du.

Azal zabaleko mantu ilun bat janzten du protagonistak, eta begirada harro eta fidakorra erakusten du; Jakob Muffelen erretratuan, aldiz, begirada hutsunean galdutakoa bezala agertu zen: kontraste hori desiratua zen, izan ere, Durerok ondo ezagutzen baitzituen bi gizonak, haien herrikideak, eta, gainera, elkarren lagunak baitziren.

Taularen gainean Holzschuher eta Münzer familien armarriak daude, bi ereinotz-adarren arteko konposizio heraldiko landu baten barruan, garaiko ohituren arabera.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]