Hilobi Santuaren erlikia-ontzia (Iruñea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hilobi Santuaren erlikia-ontzia (Iruñea)
Historia
Sorrera1240(e)ko hamarkada
Kokapena
KokapenaIruñeko katedrala

Hilobi Santuaren erlikia-ontzia Iruñeko katedralean gordetzen den zilarrezko erlikia-ontzi aipagarri bat da, XIII. mendekoa eta estilo gotikokoa, Luis IX.a Frantziakoak (San Luis errege eta santuak) opari eman ziona Tibalt II.a Nafarroako erregeari.[1][2]

Luisen alaba Elisabet Frantziakoa ezkondu egin zen Tibalt-ekin 1255ean, eta ezkontzagatiko oparia izan zen objektu hau, zeinak ustez Jesusen Hilobi Santuaren pusketa bat daraman berarekin, erlikia preziatu bat. Bestalde, lekukotasunak daude mendeetakoak, non erlikia hoi Arantza Santuarena deitu izan zaion. Hala ere, bada Iruñeko Katedralean arantza santu bat eduki baduen beste erkikia-ontzi bat, eta Hilobiarenari dagokionez, bere formagatik, logikoago da bere motibo zuzenarekin lotzea eta ez Arantza Santu batekin.

Erlikia-ontziak tenplete baten forma du, eta eszena ezagun bat ageri da bere barnean: Visitatio Sepulchri delako bat da; Hiru Mariak eta aingeru bat, Jesusen Hilobi Hutsaren parean, Kristo berpiztu egin delako seinale.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez de Aguirre, Javier. (2002). «Los relicarios góticos del Santo Sepulcro (siglo XIII) y de la Santa Espina (siglo XV) de la catedral de Pamplona» Príncipe de Viana 63 (226): 295–326. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  2. Martínez-de-Aguirre-Aldaz, J. (Javier). (2006). Nuevos documentos sobre el Relicario del Lignum Crucis de la catedral de Pamplona. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]