Hipodamia
Greziar mitologian Hipodamia edo Deidamia, bere belaunaldiko emakumerik ederrenetako bat zen. Butes edo Adrasto Argoseko erregearen alaba eta Piritoo lapitarren erregearen emaztea.
Bere ezkontza egunean. Piritook, oturuntza handi batetara gonbidatu zituen lurraldeko biztanle guztiak, zentauroak barne. Baina hauek, ardoa sekula probatu gabeak, mozkortu egin ziren eta Hipodamia bahitu zuten, gainontzeko emakume eta oturuntza joan ziren gizon gazte batzuekin batera. Hau izan zen zentauroen eta lapitarren arteko gerra ospetsueran hasiera, lehenengoen porrotarekin amaitu zena, Piritoo eta bere lagun leial zen Teseoren laguntzarekin.
Piritoo eta Hipodamiak, Polipetes izeneko seme bat izan zuten, Troiako Gerra ospetsuan parte hartuko zuena.
Hipodamia izeneko beste emakume bat, Atreo eta Tiestes ospetsuen ama, Peloperen emaztea eta Enomao Pisa edo Olinpiako erregearen alaba izan zen. Azken honi, orakulu batek, bere suhiak hilko zuela esan zion. Hori eragozteko, Enomaok, ezkongai guztiei, sekula galtzen ez zuen gurdi lasterketa batetarako erronka botatzen zien, baina Pelopek, jainkoen laguntzarekin eta tranpa bidez, Enomao lasterketa horretan garaitzea lortu zuen, ondoren, Hipodamiarekin ezkonduz.