Hipokausto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hipokaustoa Xantenen, Alemania

Hipokaustoa (latinez hypocaustum), bereziki Erromatar Inperioko termetan erabilitako lurzoru berotze sistema zen, K. a. IV. mendeko greziarrek jada ezagutzen zuten arren, eta K. a. I. mendean datatutako hondakinak aurkitu dira Olinpian. Erromatarrek hobetu zuten termetako caldariumean eta pertsona aberatsenen etxeetan erabiliz.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren kanpoaldean labe bat eraikitzen zen, eta sortutako aire beroa, lurraren azpian zeuden kanalizazioen bidez eramaten zen, lurzoruaren lauzak adreilu pilek eusten zituztelarik. Airea ibiltzen zen espazio hutsaren altuera, 40 eta 60 zentimetro artekoa zen. Etxeetan lortzen zen tenperatura, kalkuluen arabera, ez zen 30 gradu baino gehiagokoa izango.

Termetan, bero biziago bat lortzeko, harresietan, gainera, buztin egosizko hodiak sartzen ziren (tubuli), labeko keari irteera ematen ziotenak, baita hipokaustotik zebilen aire beroari ere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hipokausto Aldatu lotura Wikidatan