Xanten

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Xanten, Alemaniako herria da, Ipar Renania-Westfalia eskualdean kokatua, Belgika eta Herbehereetako mugetatik gertu. 72.39 kilometro koadroko hedadura du, eta, 2006ko abenduaren 31n egindako azken erroldaren arabera, bere biztanleria 21.586 pertsonakoa da.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritik gertu igarotzen da Rhin ibaia.


Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honen jatorria, Rhin ibaiaren arro guztian zehar aurkitzen diren beste guztiek bezala, Erromatar Inperioan du. K. a. 15. urtean, Castra Vetera izeneko kanpamendu militarra zegoen Rhin ibaiaren inguruan. Eta kanpamendu hori, Germania Magna konkistatzeko abiapuntu gisa erabili zen. Ondoren, kanpamendu hori suntsitua izan zen, eta urrutiraxeago, Castra Vetera II izeneko kanpamendua sortu zuten erromatarrek, Castra Vetera I kanpamendutik gertu.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honetako bitxikerien artean, herriaren izena bera da, Alemanian aurkitzen diren herri guztietatik, izena X hizkiaz hasita duen bakarra baita.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xanten Aldatu lotura Wikidatan