Hirano Nagayasu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hirano Nagayasu (japonieraz 平野長安, Hirano Nagayasu, 1559-1628) Japoniako historiako Azuchi-Momoyama aroan, Toyotomi Hideyoshiren zerbitzura egon zen samurai japoniar bat izan zen.

Nagayasu, Shizugatakeko zazpi lantzetako bat bezala ezagutua izan zen, Shizugatakeko guduan izan zuen partehartze nabarmenagatik. Ekialdeko armadaren alde borrokatu zuen Sekigaharako guduan, eta alderdiz aldatzea bilatu zuen, Toyotomi klanari zerbitzatzea eskatuz Osakako setioan, hamabost urte beranduago, baina ukatu egin zioten.

Nagayasu, hatamoto bihurtu zen Edo aroan.