Toyotomi Hideyoshi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1601ean marraztutako Toyotomi Hideyoshiren erretratua.

Toyotomi Hideyoshi (豊臣 秀吉?) (Nakamura-ku, Nagoia, 1536 edo 1537ko otsailak 2- Fushimi gaztelua, Kyoto, 1598ko irailak 18) Japonia bateratu zuen Sengoku aroko daimyō bat izan zen. Korearen japoniar inbasioengatik eta zenbait ondare kultural uzteagatik da ezaguna, hauen artean armak soilik samurai klaseko kideek eraman zitzaketela ezarri izana. Jatorri umilekoa, Hideyoshi bere garaiko gizonik garrantzitsuenetako bat bihurtu zen, eta bere eraberritze politikoek herrialdea baketzea lortu zuten, baita Tokugawa shogunerriaren oinarriak ezartzea ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da askorik ezagutzen zehatz Hideyoshiren bizitzari buruz 1570 aurretik, bere izena egundaino mantendu diren agiri eta kartetan agertzen hasten denean. Bere autobiografia 1577an hasten da, baina bertan Hideyoshik oso gutxi hitzegiten du bere iraganari buruz. Tradizioak dioenez Nakamura-kun jaio zen, Nagoian, Owari probintzian, Oda klanaren bizitokia. Ez zuen samurai leinu argirik: Bere aita, Yaemon izenekoa, ashigarua izan zen Oda Nobunagaren aita izan zen Oda Nobuhideren armadetan, guduan zauritua izan eta nekazaritza lanetara itzuli zen arte. Jaiotza baldintzen ondorioz Hideyoshik ez zuen abizenik izan. Haurtzaroan eman zitzaion izena Hiyoshimaru ("Eguzkiaren Oparia") izan zen, izen honi buruzko aldaerak dauden arren.

Elezahar askok diotenez Hideyoshi, gaztea zenean tenplu batera ikastera bidalia izan zen, baina tenpluko bizimoduari uko egin zion eta abentura bila ihes egin zuen. Kinoshita Tokichiro izenarekin Imagawa klanera batu zen tokiko gobernaria zen Matsushita Kaheiren zerbitzari bezala. Hortik Imagawa Yoshimotoren lurretara bidaiatu zuen, Suruga probintziako daimyōa zena, eta hor zerbitzatu zuen denbora batez, Matsushita Yukitsuna samuraiak enkargatu zion diru kopuru batekin ihes egin zuen arte.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toyotomi Hideyoshi Aldatu lotura Wikidatan