Hundudden

Koordenatuak: 59°19′45″N 18°09′10″E / 59.3292°N 18.1528°E / 59.3292; 18.1528
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hundudden
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak59°19′45″N 18°09′10″E / 59.3292°N 18.1528°E / 59.3292; 18.1528
KokapenaLadugårdsgärdet
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Ur-gorputzaLilla Värtan

Hundudden Stockholmeko (Suedia) Ladugårdsgärdet auzoko ekialdeko lurmuturra da. Hunduddenetik Lilla Värtan, Fjäderholmarna uharteak eta Saltsjön badia ikusten dira, Stockholmeko itsas aldeko sarrera alegia.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Stugarten arabera, Hundudden izena XIV. mendean edo are lehenago du jatorria. Artean, hund izenak 100 gizoneko talde bat izendatzen zuen, barruti bakoitzak gerrarako eman behar izaten zuena. Baliteke Hundudden inguruko ehun gizonen bidalketa-lekua izatea.

Instalakuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hunduddenen ekialdeko aldean bolborategi zahar bat dago (kruthuset). 1697an eraiki zen, Karlos XI.a Suediakoaren agintaldian. Eraikina 1965ean zaharberritu zen eta gaur egun kafe bat dago bertan. [1]

Bertan Kaknäs animalien hilerria aurkitzen da.

Inguruan hainbat itsasontzi klub eta ontziola badaude, lehenak 1913an ezarriak. [2][3][4]

Kirol portua babesten duen kai luzerako harria Östermalmeko kartzela zaharretik atera zen, 1960ko hamarkadan eraitsi zutenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]