Hypericum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hypericum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
FamiliaHypericaceae
Generoa Hypericum

Hypericum Hypericaceae familiako genero bat da, 400 bat landare-espeziez osatua. Genero honetako espezieak ia mundu osoan bizi dira, lurralde behere tropikaletan, basamortuetan eta lurralde artikoetan izan ezik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hypericum generoko espezieak landare belarkarak izan daitezke, urterokoak edo bizikorrak, eta 5-10 cm-ko altuera izan; edo zuhaixka edo zuhaitzak izan daitezke, 12 m-ko altuerakoak. Hostoak aurkakoak dira, obal bakunak, 1-8 cm luzeak, eta erorkorrak edo iraunkorrak izan daitezke. Loreen kolorea hori argitik hori bizira doa; 0,5-6 cm bitarteko diametrokoak dira, eta gehienetan bost lore-hosto dituzte (batzuetan, lau). Fruitua kapsula lehor bat izaten da, baina, espezie batzuetan, baia mamitsuaren antza du.

Espezie batzuek lore handi ikusgarriak dituzte, eta landare apaingarri moduan erabiltzen dira.

Zenbait espezie[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinonimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]