Iñar Sastre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñar Sastre
Bizitza
JaiotzaIrura, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMusikene
Parisko Kontserbatorioa
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta musikagilea
Genero artistikoamusika klasikoa
jazza
Musika instrumentuapianoa

Iñar Sastre Lopetegi (Irura, 1986) musikagilea eta piano-jotzailea da.[1] Hainbat musika jorratu ditu bere ibilbide osoan zehar; dena den, musika klasikoa, jazz-a eta euskal musika herrikoia izan ditu oinarri. Horrez gain, musika beste arte disziplina batzuekin uztartzen aritu da, besteak beste, arte bisual eta eszenikoekin.[2]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik musikazale, Iñar Sastrek piano eta inprobisazio ikasketak burutu zituen Musikenen eta Parisko Kontserbatorioan. Era berean, musika klasikoko ikasketak, jazz piano ikasketekin osatu zituen Parisko Ravel Kontserbatorioan.

Inprobisazioarekiko duen erakarpenak, "Jusqu'au bout de l'impro" (France Musique) saioan parte hartzera, Francis Poulencen inguruko mahai-inguru internazionalean inprobisatzera, edo eta "Punto de Vista" zine jaialdian "Sarasastre" emanaldia egitera, Sarasate beraren pianoa joaz, eraman zuen.[2]

Egindako ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikari gisa, "Sin título en Colores", "N.A.N."[3], "Oinazez", "El show del espectador" , "Esku Harriak"[4], "Zehar", "Garaiz: 60 t.m.", "Arineketan" dantza ikuskizunetan musika sortu eta parte hartu du. Ertza, Laboa Katedra, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra, Alurr dantza taldea, MugMus laborategia, Kukai dantza eta Haatik dantza konpainiarekin harremana mantendu izan du.

Parisen, sarri pelikula mutuak musikatu izan ditu "Cinémathèque Française", "Fondation Pathé" eta "Cinéma le Balzac" bezelako zinemetan.

Dokumental, laburmetrai eta luzemetraiei (Euskara Munduan; Richard Oribe, al otro lado de las medallas; Txillardegiren klika) musika jarri die. Era berean, telebistarako "Bat to Rio" eta "Bat to Pyeongchang" kirol saioetako musikak ere konposatu ditu.

Bere sorkuntza ezberdinak estreinatu izan dira eta soka orkestra, akordeoi orkestra, saxofoi ensemble eta txistulari bandarako eginiko moldaketak Europa mailan jo izan dira.

Elkar disketxearekin sinatutako kontratu bati esker bere abestiak telesailetan erabiliko dira. Proiektu pedagogikoetarako ere musika sortu eta ekoiztu izan du.

Abeslari lirikoen piano-laguntzaile ere jardun da mundu mailako aretoetan (Carnegie Hall, Berliner Philharmoniker), eta euskal abeslariekin ere kolaboratu izan du (Eñaut Elorrieta, Joseba Tapia).

Laboa Katedraren "Doinua hitz, hitza doinu" saria irabazi du. Era berean, piano lehiaketa, kantu txapelketa eta Musika Buelgoa sarietan ere saritua izan da, azken hontan Arineketan taldearekin batera.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jolasak (ausArt, 2012)[5]: Euskal doinu popularren gaineko inprobisazioak.
  • Sastre Artean (ausArt, 2013)[6]: Alfonso Sastre bere aitonaren poemen gaineko sorkuntzak.[7]
  • Begiradak (ausArt, 2014): Itziar Lujanbio oboistarekin batera Euskal konpositoreen oboe eta pianorako obra jasotzen duen lana.
  • Dialogues: Improvisations on Beethoven (Orpheus Classical, 2016): Beethovenen elementu musikalen gaineko inprobisazioak.
  • Illusions (Orpheus Classical, 2018)[8]: Bizipen pertsonalen inguruko sorkuntzak.
  • Barne hegoak (Orpheus Classical, 2018): Felix Ibarrondoren diskan interprete bezala burututako parte-hartzea.
  • Arineketan (Audiovisuals de Sarrià, 2020): Jagoba Astiazaran txistulari eta konposatzailearekin batera dantza musikaren inguruan eginiko diska.
  • Visions Fugitives (Audiovisuals de Sarrià, 2021): Improvisations after Prokofiev (Audiovisuals de Sarrià, 2021): Sergei Prokofieven izen bereko obraren harira eginiko inprobisazio pertsonalak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Iñar Sastre» klasikart (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  2. a b «BIO» isastre (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  3. Ertza: N.A.N.. (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  4. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2020-08-05). «'Esku harriak: Oteizaren (h)aria'» www.sarea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  5. «jolasak, juegos, games (digipack). IÑAR SASTRE. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).[Betiko hautsitako esteka]
  6. «sastre artean (digipack). Alfonso Sastre / Iñar Sastre. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  7. «Iñar Sastrek 'Sastre artean' kaleratu du - Irura» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  8. «illusions piano improvisations. IÑAR SASTRE. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]