ICMP

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sare eta teknologia protokoloak*
Aplikazio geruza DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago
Aurkezpen geruza ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago
Saio geruza NetBIOS, gehiago
Garraio geruza SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago
Sare geruza AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago
Lotura geruza ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago
Geruza fisikoa Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago
*OSI ereduaren arabera

ICMP protokoloa Internet Control Message Protocol-ren siglak dira eta RFC 792 dokumentuan informazioa bilduta dago.


IP protokoloaren erroreak aztertzeko eta hauen berri izateko azpi protokoloa da. Errore mezuak igortzeko erabiltzen da, zerbitzu konkretu bat, router bat edo host bat erabilgarri ez daudela jakinarazteko.


Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IP protokoloa fidagarria ez delako, datagramak akatsekin heldu edo bidean gal daitezke. ICMP protokoloak (Interneteko kontroleko mezuen protokoloa) mezua iturburuari heltzean erroren bat gertatu izanaz jakinarazten dio. Baina erroreak ohartarazteaz gain, kontroleko zenbait mezu garraiatzen ditu.

Ondoren ICMP mezuen laburpen bat:


Mota eremua

ICMP mezu motaren deskribapena

0

Echo erantzuna ( Echo Reply )

3

Helburu atzemanezina ( Destination Unreachable )

5

Berbideratu ( Redirect )

8

Echo eskaera ( Echo )

11

Denbora agortuta ( Time Exceeded )


ICMP protokoloak sareko gertakizunen berri ematen du baina ez du erabakirik hartzen. Hau goi mailako geruzen ardura izango da. ICMP mezuak IP datu eremuan bidaiatzen du.

PING komandoak urruneko makina bati echo eskaerak egiten dizkio eta erantzunen berri ematen du. Hona hemen bere funtzionamendua:

  1. A makinak ICMP 8 (Echo) bidaltzen dio B makinari
  2. B makinak ICMP 0 (Echo Reply) mezuarekin erantzuten dio
  3. A makinak B makinaren ICMP mezua jaso eta pantailan emaitza bistaratzen du


Protokoloaren formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bit 0-7

Bit 8-15

Bit 16-23

Bit 24-31

Mota

Kode

Egiaztatze batuketa


Datuak (aukerakoa)


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]