INSEE
INSEE (frantsesez Institut National de la Statistique et des Études Économiques) Frantziako estatistika eta ekonomia ikerketarako nazio institutua da. Frantziako ekonomia eta Frantziako gizarteaen inguruko datuak jasotzen ditu eta noizbehinkako zentsuak egiten ditu.
Parisen du egoitza eta Europako Estatistika Sistemaren adarretako bat da. 1946an sortu zen Vichyk Bigarren Mundu Gerran sortu zuen SNSaren ondoren.
Hainbat kode erabiltzen ditu bere ikerketa estatistikoetarako, zeinetan herriak, udalerriak, eskualdeak... zenbatzen diren. Norbanakoen identifikazio zenbakiak ere, institutuak pertsona bakoitza izendatzeko erabiltzen duen berdinak dira. Kode eta zenbaki honek, izaera guztiz ofizialak dira eta lekuak eta pertsonak izendatzeko erabiltzen den era ofizial bakarra da (posta-kodeak ez du inolako erabilera ofizialik posta zerbitzutik at).
[aldatu] Zuzendarien zerrenda
- Francis-Louis Closon 1946-1961
- Claude Gruson 1961-1967
- Jean Ripert 1967-1974
- Edmond Malinvaud 1974-1987
- Jean-Claude Milleron 1987-1992
- Paul Champsaur 1992-2003
- Jean-Michel Charpin 2003-2007
- Jean-Philippe Cotis 2007-
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez) Institutuaren webgune ofiziala