I crudeli

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:25, 23 urtarrila 2016

I crudeli, Espainia eta Italiaren artean eginiko spaghetti western generoko film bat da, Sergio Corbuccik 1967an zuzendutakoa.

Bere gaiagatik, oso modu susmagarrian, 1964ko Rio Conchos filma gogorarazten duen film bat da. I crudeli, aurrekontu txikiko spaghetti western bat da, gainbehera zihoan Joseph Cottenen parte hartzea duena, filmeko pertsonaia nagusia interpretatzen duena.

Istorioa

1865. urtea da, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila amaitua da, baina ez Jonasentzako, Ameriketako Estatu Konfederatuetako koronel bat. Jonasek, bere borroka propioa jarraitzen du, bideetan arpilatzen duen diruarekin tropa konfederatuak berrantolatzeko ideiarekin. Berarekin bidaia egiten duen taldekoak, Kitty izeneko emakume bat, alarguntzat pasatzen dena eta honen hiru seme-alabak dira. Oso segurua ez den lurralde batetik bidaiatzen dute, horregatik, zerraldo baten barnean lapurtutako dirua daramate, ustez, bere semearen gorpua daramana. Baina, bidean zehar, arazo larriei aurre egin behar diete: euren arteko borrokak, Batasuneko Armadako soldaduen jarraikako mehatxuak, cowboy talde batekin dituzten nahas-mahasak eta indiar tribu gerlari batekin dituzten arazoak. Eurek, estatuen arteko borroka berriz hasteko itxaropena dute, baina, azkenean, suntsituak izango dira.

Aktoreak

Kanpo loturak