Joseph Cotten

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joseph Cotten
Joseph Cotten
Joseph Cotten aktorea 1945eko Love Letters filman.
Datu pertsonalak
Izen osoa Joseph Cheshire Cotten
Jaio 1905eko maiatzaren 15a
Ameriketako Estatu Batuak Petersburg, Virginia
(Ameriketako Estatu Batuak)
Hil 1994ko otsailaren 6a
(88 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Los Angeles, Kalifornia (Ameriketako Estatu Batuak)
Bikotekidea(k) Lenore Kipp (1931–1960), emaztearen heriotza
Patricia Medina (1960–1994)
IMDB IMDBko fitxa

Joseph Cheshire Cotten (1905eko maiatzaren 15a, Petersburg, Virginia - 1994ko otsailaren 6a, Los Angeles, Kalifornia) estatubatuar aktore bat izan zen. Orson Welles aktore eta zinema-zuzendariarekin estuki lotua dago: Welles-ek zuzendu edo antzeztutako honako filma hauetan agertu zen: Citizen Kane (1941), The Magnificent Ambersons (1942), Journey into Fear (1943), Shadow of a Doubt (1943), Love Letters (1945), Portrait of Jennie (1948) edota The Third Man (1949).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte dramatikoko ikasketak egin zituen Washingtongo Hickman School of Expression-en. Berehala, futbolari egin zen; ondoren, publizitate-saltzaile izan zen The Miami Herald aldizkarian, eta aldizkari horretan bertan zenbait antzerki-kritika idatzi zituen (1929). Garai horretan, antzerki-talde amateur batean hasi zen lanean. 1930ean bikoizketa-lanetarako eta erregidore-laguntzaile aritzeko hartu zuten New Yorkeko Belasco Antzokian. Copley Square Theaterren aritu zen antzezle, eta, azkenik, 1932an egin zuen debuta Broadwayn Absent Father laneko paper txiki batekin. Zenbait lan egin ondoren, 1936an, Orson Wellesen Federal Theatren hasi zen. 1938an Orson Welles ezagutu zuen, eta hurrengo urtean izugarrizko arrakasta lortu zuen The Philadelphia Story lanarekin.

Zineman, Orson Wellesen Citizen Kane filmean egin zuen debuta, eta horren ondoren, The Magnificent Ambersons eta Journey into Fear filmak egin zituen. 1942an kontratu bat izenpetu zuen David O. Selznickekin, zazpi urterako. Hiru film egin zituen, hala ere, kontratu horren aurretik, horien artean Alfred Hitchcocken Shadow of a Doubt (1943). Selznickekin paper erromantikoak egin zituen, hala nola King Vidorren Duel in the Sun (1946) eta William Dieterleren Portrait of Jennie (1948). Kontratua amaitu zitzaionean, bi lan egin zituen Britainia Handian, besteak beste, Alfred Hitchcocken Under Capricorn (1949). Ondoren, 20th Century Fox etxearekin egin zuen kontratua, baina erdi-mailako lanak egin zituen, Niagara (1953) izan ezik.

1955. urtetik aurrera, telebistan aritu zen, batez ere, zinemako karrera apur bat baztertuta. Garai horretatik aurrera, telebistako filmetako paperak edo europar produkzio txikietakoak eta film ospetsuetako zenbait paper egin zituen: Petulia (1968), Lo Scopone scientifico (1972), Soylent Green (1973), Twilight´s Last Gleaming (1977) eta Heaven´s Gate (1981).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Cotten Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]