Ibai Gandiaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibai Gandiaga

Bizitza
JaiotzaAlgorta, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
KidetzaAldiri. Arkitektura eta abar

Inguma: http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/ibai-gandiaga-perez-de-albeniz Flickr: 8877513@N08

Ibai Gandiaga Perez de Albeniz (Bilbo, 1978) arkitekto euskalduna da.[1]

Aldiri aldizkariko sortzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiri aldizkari berria Argia aldizkarian (2010)
Ibai Gandiaga eta Unai Fernandez de Betoño arkitektoak (Argia, 2010)[2]

"Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, "Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak" izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki hartako parte-hartzaileen artean zeuden Gandiaga eta hainbat arkitekto hasiberri, besteak beste, Unai Fernandez de Betoño, Maider Uriarte, Ula Iruretagoiena, Agurtzane Elguren, Kepa Iturralde, Ander Gortazar eta Anartz Ormaza. Geroago ere beti izan da kidea aldizkariko erredakzio-kontseiluan.

Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik, garai hartan baziren arkitekturazko oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa,[3] Paricioren Arkitekturaren eraikuntza,[4] edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak[5]), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu nahi, beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.[6]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiri aldizkarian gutxienez 14 artikulu idatzi ditu.[7][8]

  • Gaur/Atzo (2020) Ibai Gandiaga Perez de Albeniz, Kepa Iturralde Lertxundi, Maider Uriarte Idiazabal
  • Bufoia, lekuko. Narratiba grafikoaren bitarteko hiri modernoaren ikerketa konparatzailearen aukera (2019)
  • Arkitekturan, euskaraz? Adur Ezenarrorekin (2018)
  • Marrazkigintza arkitektonikoaren inguruan: Diagramatik proiektura eta atzera bueltan. (2014)
  • Pez Estudiorekin solasean (2014)
  • Zaldibarreko Haur Eskola. Diseinua eta ekoizpena batzen diren tokia (2014)
  • Zenbat buru, hainbat aburu. Euskal sortzaileen marrazkiak Agurtzane Elgurenekin (2014)
  • Energyscapes: energiaren ihesbideak (2012)
  • Euskal frontoia: arketipoa eta eskala Ula Iruretagoiena eta Irati Burgues-ekin (2012)
  • "Zaharberritzea eraikin batek berez dituen sendotasuna eta espresioa bueltatzea da". Ramon Ayerzarekin solasean (2011)
  • Igone Revillarekin solasean (2011)
  • Okupazioa eta kontratu prekarioak. Okupazioa legeztatzeko nagusi eta maizterren arteko akordio berriak (2011)
  • "Urbanizazio-kosteak nagusiki publikoak eta gainbalioak nagusiki pribatuak izateak ez du zentzurik". Javier Buronekin solasean (2010)
  • Biziz bizi. Bizikleta hiri-espazioaren sortzailea. Agurtzane Elgurenekin (2010)
  • Filosofia eta postmodernitatea. Eduardo Maura Zoritarekin solasean (2010)
  • Atoma. Martin Ferrani elkarrizketa (2009)
  • Bizkaiko Arkitekto Elkargoak bere hormak eraitsi ditu (2009)
  • Gaur/Atzo. Arkitektoaren irudi berriak hamarkada berriaren atarian. Kepa Iturralderekin eta Maider Uriarterekin (2009)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ibai Gandiaga: “Bozgorailu bezala ulertzen dut Aldiri; beti ere inguratzen duen ekosistemari erantzunez” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  2. Larretxea, Uxua. (2010-03-07). «Eraikinek euskaraz hitz egiten dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  3. Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6. PMC 244027019. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  4. Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9. PMC 433914880. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  5. Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1. PMC 733696896. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  7. «Ibai Gandiaga Perez de Albeniz :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  8. gandiaga – Bilaketaren emaitzak – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]