Ibilaldi Berdea
Wikipedia(e)tik
Ibilaldi Berdea 1975ean Saharako desertutik 350.000 zibilek eta 40.000 soldadu marokoarrek egin zuten ibilaldia da. Bere helburua Mendebaldeko Sahara Marokoren menpe jartzea zen, ordura arte Espainiaren kolonia zen eta. Hassan II.a Marokokoa erregeak bidali zituen soldaduak. Aste bete beranduago Espainiak Maroko eta Mauritaniari eman zien Espainiar Sahara izandakoaren subiranotasuna.
| Artikulu hau Mendebaldeko Saharako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |