Igande arratsaldea La Grande Jatte uhartean
Wikipedia(e)tik
| Igande arratsaldea La Grande Jatte uhartean |
| Georges Seurat, 1884-1886 |
| olioa oihal gainean |
| 207.6 × 308 cm |
| Chicagoko Arte Institutua |
Igande arratsaldea La Grande Jatte uhartean (frantsesez: Un dimanche après-midi à l'Île de la Grande Jatte - 1884) Georges Seurat margolariaren lanik ospetsuenetakoa da, eta puntillismoaren adibidea.
Kolorearen teoria eta teoria optikoa aztertu ondoan, Seuratek egun puntillismoa deritzon teknika erabili zuen. Betiko pintzelkaden ordez, kolore puntu andanaren bidez margotzen zuen, era horretan koloreak distiratsuagoak eta biziagoak izanen zirelakoan; ikusleak, gainera, batasun optikoari esker, forma osatu bakarra antzemanen zuen.