Igor Elortza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igor Elortza
Igor Elortza
Igor Elortza, 2008an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Igor Elortza Aranoa
Jaio 1975eko abuztuaren 18a (48 urte)
Durango, Bizkaia
(Euskal Herria)
Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».

Igor Elortza Aranoa (Durango, Bizkaia, 1975eko abuztuaren 18a) bertsolari txapelduna da.

Biografia

Topografia Ingeniaritzako lizentziaduna den arren, gaur egun sorkuntza arloari emana bizi da, bertsogintzari batik bat. Eskolan hasi zen bertsotan ikasten, Jon Lopategi bertsolariarekin, eta Durangoko Bertso Eskolan jarraitu zuen.

Bizkaian 1990eko hamarkadatik aurrera gertatu zen belaunaldi berritzearen ikurretako bat bihurtu zen. Bertsolari gisa, zenbait esperientzia berritzaile abian jarritakoa da Elortza, bat-bateko bertsoa formatu berrietara eraman nahian: aipagarriena bertso trama da. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide da, eta EHBEren Hedapen Saileko arduradun izan da.

Euskal prentsan iritzi artikuluak ere idatzi izan ditu, eta literatura lanak ere argitaratu izan ditu, gazteentzat batik bat.

Euskal Herriko zenbait musika talderentzako kantuak idatzi ditu, eta abeslari lanetan ere aritu izan da. Bi disko ditu argitaratuak "7 Eskale" taldearekin, eta orain "Gu ta gutarrak" taldean dabil.

Bertsolaritzaren ibilbidea

Lehen urratsak

Lehen plaza Gernika izan zuen 1988an, 13 urterekin, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan. Kobratutako lehen saioa Durangoko bertso-eskolakoekin izan zen, Izurtzan, 1989ko udaberrian, 1.000 pezeta jasoz.

Doinu ekarpenak "Barra iskinan batek" (jasotzaile eta sortzaile) eta "Gure lurrean hedatua da" (2001 txapelketa) izan ditu.

Txapelketak

  • Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa:
    • 1989: txapeldun orde (txikitan).
    • 1990: txapeldun orde (handitan).
    • 1991: txapeldun orde (handitan).
    • 1993: txapeldun (?) (handitan).
    • 1997: gai-jartzaile eta aurkezle.
    • 1998: gai-jartzaile eta aurkezle.
    • 1999: gai-jartzaile eta aurkezle.
    • 2000: gai-jartzaile eta aurkezle.
    • 2001: gai-jartzaile eta aurkezle.
  • Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa:
    • 1988: finalista (txikitan)
    • 1989: txapeldun (txikitan)
    • 1990: finalista. Handien mailan
    • 1991: txapeldun orde
    • 1992: finalista (handitan)
    • 1993: txapeldun (handitan).
  • Araba-Bizkaiko txapelketa:
    • 1990 : finalista (seigarren)
    • 1992 : finalista (laugarren)
    • 1994 : finalista (laugarren)
    • 1996 : finalista (hirugarren)
    • 1998: txapelduna.

Lorpenak


Diskografia

"7 Eskale" taldearekin bi disko atera zituen:

"Gu ta Gutarrak" taldearekin Unai Iturriaga tartean, beste disko bat atera dute.

Ikus, gainera

Erreferentziak