Izurtza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Izurtza

 Bizkaia
Izurtzako udaletxea.
Izurtzako udaletxea.

Izurtzako armarria

Izen ofiziala Izurtza
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Durangaldea
Alkatea Luis Ballarín Alberdi (Bildu)
Herritarra izurtzar
Koordenatuak 43°9′18″N 2°38′20″W / 43.15500°N 2.63889°W / 43.15500; -2.63889Koordenatuak: 43°9′18″N 2°38′20″W / 43.15500°N 2.63889°W / 43.15500; -2.63889

Bizkaia municipalities Izurtza.PNG

Eremua 4,34 km2
Garaiera 210 m
Distantzia 32 km Bilbora
Posta kodea 48213
Biztanleria 292 bizt. (2013)
Dentsitatea 67,28 bizt./km²
http://www.izurtza.org/

Izurtza Bizkaian kokaturik dagoen udalerri txikia da, Durangaldean kokatua, 2012ko erroldaren arabera 276 biztanle dituena.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurtza, Mugarra eta Untzillaitz mendien artean eta Mañaria ibaiaren ertzean dago. Durangotik Gasteizera doan BI-623 errepideak herria zeharkatu egiten du Urkiola mendateko norabidean. Mañaria ibaia Urkiolamendin jaio, Izurtza zeharkatu eta Durangoraino ailegatzen da Ibaizabal ibaian amaitzeko. Horrez gain, mendietatik behera datozen hainbat errekasto daude.

Izurtza erdiguneaz gain, inguruko mendietan baserriz osaturiko auzo sakabantuak daude: Etxano, Ortuzar, Bitaño. Izurtzak Durangorekin egiten du muga iparraldean, Mañariarekin hegoaldean, eta Abadiñorekin ekialdean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko elizate askorekin gertatu bezala, Izurtza sortu zeneko data zehatza ezezaguna da. Etxaburu dorretxea da herriko eraikinik garrantzitsuena eta ezagunena.

Kondairak dioenaren arabera, Etxaburu dorretxearen eraikitzea, Antonio Pio enperadore erromatarrak agindu zuen. Dorretxe hori elizateko armarrian agertzen den dorretxe bera da, eta eraikina kobazulo bat daukan haitz baten gainean kokatzen da. Antza, kobazulo horretan, herriko biztanle guztiak mehatxatzen zituen basurde arriskutsu bat bizi zen, baina Etxaburuko jaunak basurdea hil egin zuen bere txakurren laguntzaz. Ekintza horren omenez, bertan bere etxea eraiki zuen.

Izurtza Durangoko merindadeko herria da eta 11. jesarlekua izan zuen Gerediagako juntetxean. 1427. eta 1443. urteen artean herriaren mugak ezarri ziren, eta horrek Durango eta Mañariarekin liskarrak sortu zizkion.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza izan da beti Izurtzaren jarduera ekonomiko nagusia eta Bizkaiko beste udalerri batzuek ez bezala, Izurtzak ez du XX. mendean biztanleria beherakada nabarmenik izan, Durango industria gune garrantzitsuaren ondoan kokatuta egoteagatik.

Hala ere,XX. mendeko hazkunde industriala dela eta, nekazaritza garrantzia galduz joan da, eta gaur egun industriaren osagarritzat har liteke. Nekazaritza eta abeltzaintza ustiapen txikietan biltzen da, eta ateratako produktuak inguruko merkatuetan saltzen dira. Horrez gain, zurgintzak ere badu bere garrantzia, inguruan dauden basoak direla eta.

Industria haranaren beheko aldean ezarri diren enpresetan garatu da, gehienbat ondoko Durangoren eragina dela eta. Industrialde horietan, herriko biztanle gehienek egiten dute lan. Hirugarren sektoreak garrantzi gutxi dauka,izan ere, herritarrentzako zerbitzu garrantzitsuenak Durango eta Bilbon ematen dira.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1991 2001 2006
Biztanleak 298 318 312 318 307 316 351 337 356 389 369 316 269 266 251

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurtzak duela mende batzuetako baserriak eta dorretxeak ditu, lau baseliza eta eliza nagusi bat.

  • Etxaburu dorretxea; jatorri ezezagunekoa, Bizkaiko dorretxeen ezaugarri tipikoak ditu eta aditu batzuen ustetan erromatarren garaikoa izan liteke. Haitz huts baten gainean eraikia Gaztelako Enrique IV.a erregeak eraisteko agindua eman zuen bandoen gerratearen baitan. XVI. mendean berreraiki zuten.
  • Bariko San Nikolasen eliza; XVI. mende hasieran eraikitzen hasi zen Izurtza eta Etxaburuko jaunen aginduz. Estilo mudejarreko egurrezko korua dauka barruan. Gotikoko eta Errenazimenduko elementuak ditu.
  • Erdoitzako baseliza: hego-ekialde, ipar-mendebaldeari begira dagoen baseliza, Bitaño auzora doan errepidearen ertzean kokatzen da, bertatik 500 bat metrora. Izurtzarrek Erdoitzako Ama Birjina deitzen diote eta irailaren 8an jaia antolatzen da bertan.
  • Santo Tomas baseliza: hego-ekialde, ipar-mendebalderako orientazioa dauka eta Etxano auzoan kokatzen da, urruneko gune batean. Laukizuzen itxurako nabe bakarreko eraikina da.

Jai eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurtzako jaiak irailaren 8an ospatzen dira Ama Birjinaren omenez.

Etxanoko jaiak uztailaren 3aren inguruan ospatzen dira Santo Tomas santuaren omenez.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaldunen kopurua oso handia da, %90 ingurukoa. Herria UEMAko kide da.

Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurtzako Goienengoa baserria.

Izurtzako alkatea Bildu koalizioko Luis Ballarín da 2011ko udal hauteskundeez geroztik.

Izurtzako Udala
Alderdia Bozkak Zinegotziak
Bildu 123 5
EAJ 62 2
PSE-EE 1 0
PP 1 0

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurtza BI-623 errepideak zeharkatzen du, errepide hori Durangoraino ailegatzen da, bertan N-634 errepidea eta AP-8 autobidearekin bat egiten du.

Garraio publikoari dagokionez, Durango eta Izurtza arteko Bizkaibus zerbitzua bada, eta horrez gain, ALSA Continental autobus konpainiaren Durango eta Gasteiz arteko zerbitzuak geltokia dauka herrian. Batez beste sei-zortzi autobus daude egunean.

Izurtzar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Izurtza
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa