Iheslari

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 02:53, 17 apirila 2015
Errusiar iheslariak, Stalingradetik ihesi, 1942.

Iheslaria edo errefuxiatua arrazoi politiko eta sozialengatik bere bizitokitik ihes egin eta beste toki batean babesa bilatzen duen pertsona bat da. Iheslarien eskubideak babesten dituzte Nazio Batuek, eta honela definitzen dute iheslaria: "arrazagatik, erlijioagatik, herritartasunagatik, gizarte talde bateko kidea izateagatik nahiz iritzi politikoengatik jazarria izateko duen beldur bizia dela eta, bere herritartasunari dagokion lurraldetik kanpo dagoen pertsona da, bere herrialdera itzuli ezin daitekeena edo nahi ez duena" (Genevako Hitzarmena, 1951). Iheslariei harrera egokia emateko hainbat estatuk eta nazioarteko erakundek bermatzen duten eskubideari asilo eskubide deritzo. 1951n, iheslariei babesa emateko, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoa (UNHCR) sortu zen, eta geroztik iheslariei babesa eta laguntza bideratzen dihardu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iheslari Aldatu lotura Wikidatan