Ilse Aichinger

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:02, 22 apirila 2015

Ilse Aichinger (Viena, Austria, 1921 -) austriar idazlea da.

Biografia

Erdi judua izaki, naziek ez zioten utzi unibertsitate-ikasketak egiten (1939). Bigarren Mundu Gerraren ostean, medikuntza ikasteari ekin zion, baina bertan behera utzi zituen ikasketak Die grössere Hoffnung (1947, Itxaropen handiena) eleberria idaztearren. Horixe du, gainera, nobela bakarra, eta kutsu autobiografikoa du.

Kritikaren eta irakurleen txaloak 1948an heldu zitzaizkion, Spiegelgeschichte (Ispiluaren istorioa) kontaketa argitaratu zuenean. Liburu hori klasikoa bihurtu zen Austrian, eta hango ikastetxeetan nahitaez irakurri beharrekoa da. Neska baten istorioa kontatzen du, sortze-egunetik abortu baten ondorioz hiltzen den unera arte, amaieratik hasita.

Rede unter denm Galgen (1952, Urkamendipeko hitzaldiak) kontaketa laburren bilduma argitaratu zuen hurrena.

Hauek ditu beste obra batzuk: Verschenkter rad (1978, Oparitutako gurpila), Meine Sprache und Ich (1978, Nire hizkera eta neu), Kleist, Moos, Fasane (Platuxa, goroldioa, faisaiak,1987).

Günter Eich idazlearekin ezkonduta egon zen. Hainbat sari jaso ditu.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ilse Aichinger Aldatu lotura Wikidatan