Immunoeskasia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Immunoeskasia immunitate-sistemaren ahulezian oinarritutako patologia da. Patologia horretan immunitate-sistemak ez du erantzun egokia ematen mikrobio patogenoen aurrean, eta gaixoek infekzioak harrapatzeko joera handia dute. Era berean, immunoeskasia dutenen artean minbiziaren kasuak ugariagoak dira.

Immunoeskasia bi motakoa izan daiteke:

  • sortzetikoa: akats genetiko baten ondorioz sortutakoa, bizitzaren lehenengo urteetan agertu ohi da. Hilkorra da kasu gehienetan.
  • harrapatutakoa: aurrekoa baino ohikoagoa, adin handiago batean agertzen da, hainbat eragileren ondorioz: infekzioak (HIESa, adibidez), minbizia, desnutrizioa, terapia immunosupresorea, etab.


Immunoeskasia eragiten duten immunitate-sistemaren akatsak anitzak izan daitezke. Immunitate-sistemaren elementu bat edo bestea kaltetuta egon daiteke. Ohikoenak honako hauek dira:


  • B linfozitoak
  • T eta B linfozitoak (biak)


Sortzetiko immunoeskasiaren atzean 5 adibide hauetako bat egon daiteke. Hartutako immunoeskasiaren kasuan, aldiz, T eta B linfozitoen funtzionamendu okerra egon ohi da.