Infekzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaixotasun infekzioso
Sailkapena eta kanpo baliabideak
Malaria.jpg
Malaria duen esporozito.
GNS-10 A00-B99
GNS-9 001-139
MeSH D003141

Infekzioa kanpoko eragile kutsakor batek organismo ostalari batean sortutako kolonizazioa da. Eragile kutsakor horiek bakterioak, birusak, parasitoak edo onddoak izan daitezke. Gaixotasun infekziosoak edo kutsakorrak sortzen dituzte.

Nahiz eta arlo klinikoan infekzioa beti gaixotasunarekin lotu (eta mikrobio eragilea patogenotzat jo, beraz), infekzioak, berez, ez du beti gaitzik eragiten. Mikrobio batek gorputzaren atal bat kolonizatzen duenean gaitza sor dezakeen ala ez, zenbait faktoren arabera. Kontuan hartu beharrekoak hauek dira:

  • mikrobioak gorputzean sartzeko erabiltzen duen bidea (esaterako, Legionella pneumophila bakterioa oso arriskutsua da arnas bidetik sartzen denean, baina ez da kaltegarria aho-bidetik irensten denean)
  • mikrobioaren kopurua edo kontzentrazioa infekzioa hasterakoan


Sailkapena aparatuka[aldatu | aldatu iturburu kodea]