In God We Trust

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
In God We Trust goiburua duen estatubatuar txanpona

In God We Trust (euskaraz: "Jainkoaz fido gara") Ameriketako Estatu Batuetako nazio goiburua da. 1956an Kongresuak ezarria, ofizialki E pluribus unum goiburuaren ondoan doa.

1814an Francis Scott Keyk idatzitako Star-Spangled Banner ereserkiaren azken estrofak dakar goiburuaren inoizko lehendabiziko aipamena:

« ...And this will be our motto: "In God is our trust."
(Eta hauxe gure goiburua izango da: "Jainkoaz fido gara").
 »

Txanponetan 1864tik aurrera eta billeteetan 1957tik aurrera. In God We Trust Florida eta Georgia estatuen goiburua ere bada.

Dead Kennedys punk musika-taldeak 1981ean In God We Trust Inc. izeneko EP atera zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: In God We Trust Aldatu lotura Wikidatan
Politika
Politika
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.