Ingólfr Arnarson

Wikipedia(e)tik
Ingólfur Arnarson» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ingólfur itsasontziko masta botatzeko agindua emanez, Johan Peter Raadsigen margolana

Ingólfr Arnarson (islandieraz: Ingólfur Arnarson, ˈiŋkoulvʏr̥ ˈartnar̥sɔn ahoskatua) Islandiako lehen kolono eskandinaviartzat hartzen da. Hala ere, ez zen uhartea bisitatu zuen eta bertan bizi izan zen lehen eskandinaviarra izan. Lehena, Garðar Svavarsson bikingo suediarra izan zen, negu batez, gaur egun Húsavík herria denean bizi izan zena. Landnámabóken arabera, 874an, Ingolfurrek, bere egoitza, gaur egun Islandiako hiriburu den Reykjaviken ezarri zuen, uhartearen kolonizazioaren hasiera suposatu zuena, 930era arte iraunez. Elezaharrak dioenez, lurralde ezezagunera hurbiltzean, Ingolfurrek, bere itsasontziko masta nagusia, itsasorantz botatzea agindu zuen. Bere asmoa, finkapena, masta iristen zen tokian ezartzea zen. Honela sortu zen Reykjavik.