Elezahar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Elezaharra edo kondaira, ahozko edo idatzizko narrazio bat da, irudimen elementu gehiago edo gutxiago izan ditzakeena, eta, orohar, egiatzat pasarazi nahi dena, edo, behintzat, egian oinarritua edo egiazko zer edo zertan. Belaunaldiz belaunaldi igortzen da, ia beti ahoz, eta, sarri, elementu aldaketak jasaten ditu. Gauza batzuk kendu egiten dira, beste batzuk gehitu...

Eduki-taula

Etimologia eta ezaugarriak [aldatu]

Latinez, elezaharrari legenda esaten zaio eta "irakurri behar dena" esan nahi du, eta, jatorrian, idatzizko narrazio bat da ahots ozenean irakurri behar dena, eta jende artean, monastegien barruan, jangelako bazkari-afarietan edo eliza barnean, fededunak onbideratzeko, santu baten jaieguna ospatzerakoan. Elezaharretan, zehaztasun historikoa alde batera uzten da asmo morala edo izpiritualaren onerako (hagiografia edo elezahar hagiografiko edo pietatetsuetan, adibide ezagunena, Jacopo della Voragineren Urrezko Elezaharra delarik.

Hori da Gonzalo de Berceok hitzari ematen dion esanahia, Milagros de Nuestra Señora izeneko bere idazlanean, Jaungoikoarenak diren elezahar guztiak dionean, eta beste pasadizo batzuetan, noiz behinka, elezaharrak, modu orokorragoan ere hartzen dituen arren. Beste idazle batzuen artean, hitzaren esanahia ez da irakurketa pietatetsuetan bakarrik geratzen. Beranduago izango zuen esanahia, zehazki historiarekin bat ez datorren eta balio poetikodun irakurketa da. Erromantizismo garaian elezaharra, XIX. mendean, "tradizio herrikoi" bezala ezagutzen denarekin bateratzen da.

Literaturan, elezaharra, fikziozko narrazio bat da, ia beti ahoz aho igorritakoa, gauza miragarriekin zerikusia duena. Elezahar bat, ipuina ez bezala, beti dago elementu zehatz batekin lotua (tokia, objektua, pertsonaia historikoa...), eta arreta, elementu hori eguneroko munduan, edo elezaharrak jatorria duen komunitateko historian barneratzean jartzen du. Ipuina ez bezala, hau, garai eta toki ez errealetan oinarritzen baita, elezaharra, benetako toki eta garai zehatzetan garatzen da. Mitoarekin, kultura zehatz bati azalpena ematearen lana banatzen du, eta, sarri, bere esistentzia frogatu ezin izan den izakiak izaten ditu, uhandreak adibidez. Erromantizismo garaian elezaharrak idazle ezagunek idazten zituzten, hitz lauan edo hitz neurtuan, bilduma ezberdinetan. Mende horretan, idazlerik ezagunenak, Angel de Saavedra, Jose Zorrilla, Gustavo Adolfo Bécquer eta José Joaquín de Mora izan ziren.

Deskribapena [aldatu]

Elezahar bat, oro har, pertsonaia bat, monumentu bat, komunitate bat, toki bat edo gertaeraren batekin lotuta dago, eta honen jatorria azaltzen saiatzen da. Sarri, pertsonaia baten inguruko zikloetan biltzen dira, Teodosio Goñikoa, Robin Hood, Cid Campeador edo Bernardo del Carpiorekin gertatzen den bezala.

Elezaharrek, ia beti, oinarrian, historikoa den gune bat dute, irudimenak zabaldutako atalekin. Horien agerpena borondatez aurkako asmoekin, akatsak, interpretazio okerrak edo gehiegikeriak, edo, baita, pertsona bat edo gehiagoren borondatezko ekintzarekin ere zerikusia izan dezake. Hauek arrazoi interesatu edo estetikoengatik, hasierako istorioa garatzen dute.

Elezahar batek beste elezahar bateko elementuak hartzen dituenean, "kutsatutako elezaharra" bezala ezagutzen da.

Elezaharrak Euskal Herrian [aldatu]

Elezaharra edo kondaira, ahozko edo idatzizko narrazio bat da, irudimen elementu gehiago edo gutxiago izan ditzakeena, eta, beharbada egiazko gertakizunetan oinarrituta daude. Belaunaldiz belaunaldi igarotzen dira eta, ia beti, aurreko bertzioari gauza batzuk kendu egiten zaizkie dira eta beste batzuk erantsi.

Elezaharrek sinesgarritasuna izateko ezaugarri jakin batzuk izaten dituzte, aldatuz joaten dira denboraz eta fantasiazko istorioekin gehiago nahasten. Kontatzen gabiltzan hori, benetako gertaera bat dela pentsaraztea da narratzailearen helburua eta mundua azaltzea.

XIX. mendetik aurrera, elezaharrak fikziozko izaera izan dute eta jatorriz ahozko narraziotzat kontsideratu izan dira. Elezaharrek fikziozko istorioak eta maitagarriak izaten dituzten arren, errealitatean oinarritzen dira.

Ipuinak ez bezala, elezaharrak elementu jakin batera lotuak egoten dira eta elementu hori integratzen saiatzen dira. Horrez gain, ipuinak leku eta momentu edo irudimenezko denbora batean gertatzen dira (bazen behin…), elezaharrak, ostera, denbora eta toki erreal eta jakin batean garatzen dira, fikziozko elementuak agertzen diren arren.

Horrez gain, funtzio etiologikoa dute, hau da, zerbait azaltzen saiatzen dira, batez ere, kultura baten ezaugarrien berri ematen dute. Adibidez txantxangorriaren elezaharra.

Elezahar batzuk herri eta lurralde jakin batean ezagunak diren arren, beste asko, Mundu guztian zehar zabaltzen dira.

Elezahar askori esker, hainbat aurkikuntza arkeologiko egin ahal izan dituzte, beraz, ikus dezakegu hauek mantentzeak garrantzia handia duela.

Elezaharrak Espainian [aldatu]

Espainia, arragoa izan zen elezaharrentzat. Iberiar Penintsulan, batak bestearekin zerikusirik ez zuten tradizioak nahastu ziren: zeltak, iberiarrak, erromatarrak, bisigodotarrak, juduak, arabiarrak (eta, arabiarrekin, indiar tradizioak) hizkuntza ezberdinetan.

Elezahar mordoa agertzen da Erromantze bilduman, eta, honen bidez, espainiar antzerki klasikoan. Elezahar ugariren jatorria, Cristobal Lozanoren lana eta Barroko garaiko eleberri gortetarra da. Eliz idazle askok, bilduma ezberdinetan, elezahar pietatetsuak bildu zituzten, horietatik ezagunena, baina ez bakarra, Flos Sanctorum izenburukoa da. Baina, bakarrik XIX. mendean hasten dira erromantikoak horiek biltzeko, aztertzeko eta imitatzeko interesa izaten. 1838an, Elezahar eta eleberri jereztarrak argitaratzen dira, 1869, 1872 eta 1874an, segidako edizioak agertzen dira izenburu honekin: Andre Maria Birjina Santuari buruzko nazio guztietako elezahar eta tradizio herrikoiak, elkarte erlijiotsu batek bildu eta ordenatutakoak. 1853an, Agustin Duranek, nork jada argitaratu zituen bere Erromantze bilduma orokorra edo gaztelar erromantze bilduma izeneko bere idazlan handiaren bi liburukiak, Maitasunaren baratzeko hiru arabisagarren elezaharra argitaratu zuen. Angel de Saavedra, Rivaseko dukeak, elezaharrak hitz neurtuetan idazten ditu eta Fernan Caballerok, elezahar alemaniarrak itzultzen ditu eta espainiarrak bildumetan biltzen ditu. Gustavo Adolfo Bécquerrenak, argitaratutakoak zein bera hil ondoren bildutakoak, hitz lauan idatzitakoenen artean, espresiboenetakoak dira, baina, Jose Zorrillak eta Jose Joaquin de Morak hitz neurtuan idatzitakoak ere ez dira atzean geratzen. Washington Irvingen ondoren, Francisco Javier Simonet arabistak, 1858an, Alhambra, arabiar elezahar historikoak argitaratu zuen, Jose Lamarque de Novoak, Elezahar historikoak eta tradizioak (Sevilla, 1867), Antonia Diaz Fernandez de Lamarquek, Ihartutako loreak: elezaharrak eta baladak (Sevilla, 1877), Manuel Cano y Cueto, Miguel de Mañarari buruzko elezaharretaz arduratu zen (1873), eta, guzti hauei, oraindik gehiago gehitu beharko lirateke, ez garrantzi gutxiagokoak: Maria Coronel, Josefa Ugarte y Casanz, Teodomiro Ramirez de Arellano, Jose Maria Goizueta eta beste hainbat. Garai horretan bertan, XIX. mendean, Agosti Xaho idazle zuberoarrak, Aitorren elezaharra idatzi zuen. 1914an, Sevilla, ikasketa folklorikoen gune garrantzitsua zen eta, Arnold van Gennepek idatzitako Elezaharren eraketaren itzulpena sustatu zuen. 1953an, gertaera garrantzitsua izan zen Vicente Garcia de Diegok idatzitako Literatura unibertsalaren elezaharren antologiaren agerpena, hasierako azterketa sakon eta zabal bat eginez eta, lurraldez lurralde sailkatutako elezahar espainiar hoberenen aukeraketa batekin, baita beste herrialde batzuetakoak ere. Azterketa hauei egindako azken ekarpen garrantzitsua, Julio Caro Barojarena da harizko literaturaren aditua, Arketipo eta elezaharrei buruz (Bartzelona Circulo de Lectores, 1989).

Ikus, gainera [aldatu]