Abizen
Abizena edo deitura pertsonak izendatzeko erabiltzen den familiako izen antroponomikoa da.
Eduki-taula |
Grafia [aldatu]
Erdi Aroan, euskal abizenak nagusiki latinez, gaskoiz, gaztelaniaz eta frantsesez idatzi ohiz ziren, eta askotan beren euskarazko jatorrizko ahoskera gaizki transkribatuta. XX. mendean, euskara batuaren normalizazioarekin, beren jatorrizko euskarazko ahoskeraz idazten hasi ziren. Adibidez:[1]
| Euskaraz | gaztelaniazko idazkera | Frantsesezko idazkera |
|---|---|---|
| Zubiri | Zubiri | Çubiry |
| Elizalde | Elizalde | Delissalde |
| Etxeberria | Echeverría | Detcheverry |
| Etxepare | Echepare | Detchepare |
| Ezkibel | Ezquibel | Esquibel |
| Intxausti | Inchausti | Ynchausty |
Mota eta osaketak [aldatu]
Euskal abizen modernoen gehiengoa bi multzoetan banandu dezakegu:
- Jaiotetxea deskribatzen dutenak. Sarritan jaiotetxearen kokapen lekua edo eraikinaren erabilera deskribatzen dute.
- Jaiotetxearen lehendabiziko jabea. Sarritan gizon baten izena izan ohi da (noizbait emakumearena).
Bi mota hauetako abizenek izen, adjetibo, eta atziki edo amaierako elementuak erabiltzen dituzte: adibidez, -a , -ko, -ren edo -enea.
Jarraieko euskal abizenen adibide hauek jaiotetxearen lekuen deskribapena egiten dute.
| Abizena | Osaketa | Esanahia |
| Arrigorriagakoa | (h)arri "harri" + gorri "gorri" + aga "leku atzizkia" | Harri gorrien lekua |
| Aroztegi | (h)arotz "harotz" + -tegi "etxe, lantegi" | Haroztegi, harotzaren lantegi edo etxea |
| Bidarte | bide "bide" + arte "arte" | Bide arte |
| Bolibar | bolu "errota" + ibar "ibar" | Boluaren ibarra edo Errotaren ibarra |
| Elizondo | eliz "eliz" + ondo "ondo" | Eliz ondo |
| Etxandi | etx(e) "etxe" + (h)andi "handi" | Etxe handi |
| Etxarte | etxe "etxe" + arte "arte" | Etxe arte |
| Etxeberri | etxe "etxe" + berri "berri" | Etxe berri |
| Goikoetxe | goi "goi" + ko "ko" atzizkia + etxe "etxe" | Goiko etxe, goikaldean dagoen etxea |
| Ibaiguren | ibai "ibai" + guren "bazter" | Ibai guren, ibai bazter. |
| Loiola | lo(h)i "loi" + -ola "leku" | Loi lekua |
| Mendiluze | mendi "mendi" + luze "luze" | Mendi luze |
| Mikelena | Mikel "Mikel" + ena "-ena edo -enea atzikia" | Mikelena edo Mikelen etxea |
| Mitxelena | Mitxel "Mitxel (Michel)" + ena "-ena edo -enea atzikia" | Mitxelena, Mitxelen etxea |
| Urberoaga | ur "ur" + bero "bero" + -aga "leku atzizkia" | Ur beroa dagoen lekua |
| Zabala | zabal "zabal" | Zabala |
| Zubiondo | zubi "zubi" + ondo "ondo" | Zubi ondo |
Abizenak Euskal Herrian [aldatu]
Adibide bezala 1053ko Barriako Monastegiaren (Etxebarriako San Agustin, Elorrion) emate-dokumentua kontutan hartu ezkero, bertan agertzen diren pertsona izenak beste izen patronimiko (aitaren izena) edo eramailea jaio den lekua aipatzen duen abizen batez jarraituak direla ikus ahal izango dugu: Eneco Lupiç de Laçkanu (Eneko Lopez Lazkaokoa, hau da, Eneko Loperen Semea eta Lazkao udalerrikoa) eta honela beste hainbat, Gomiz fortuniç de formaiftegui, Nunuso NarriateF de Lohinaç, Gideri Momeç de Ankelo (et suo germano Acenari Momeç de Alubarro), Sancio Telluç de Olhabehe çahar, etb. Gutxi izango dira izen patronimikoa bakarrik daramatenak: Senior lupe ahoftarrif, Urrana Uitacoç, etb.; eta bakarra patronimiko gabea: Nunnuto Miotaco, euskarazko "-ko" atzizkiarekin, hau da: Miotako Nunuto. Baina euskal abizen mota ezberdinen jatorriaren ezagupen ona izatekotan, herrikoiagoak diren agirien ikuspena baino hoberik ez da. Irantzuko Monastegiaren Rubro Liburua edo kontuen liburuan garaiko euskal izen sail bat agertzen dira, gehienak XIII. mendean idatziak eta Jose Maria Lakarra Jaunak argitaratuak.[2]
Zerrenda honetan honakoa aurki dezakegu:
1) Esandako agirian jatorria -herria edo etxea- aipatzen duten abizenak eta ezbairik gabe gerora datozen euskal abizenen gehiengoa osatzen dutenak: Pero de Aytepuyn, Lop de Lauairia, Sancha de Larraiyça, Martin de Muru, etb. Hauen aldamenean gaur egun arte kontserbatu ez diren izendapenen multzo handi bat, lehen aipatutako Nunnuto Miotaco bezala, euskal "-ko" ("-co") atzikia daramatenak: Domenga y Miquele Bassoco "Basoko", Orti y Sancha Bassauilco, Miguel Baraceco "Baratzeko", Sancha Bicuetaco "Pikuetako", Garcia Etayuco "Etaioko", Pedro laurico, beharbada "Jauregiko", Pero Iturrietaco "Iturrietako", Toda Larrayn eguico "Larrañegiko", Toda munoco "Toda Muinoko", Maria Sarrico "Sarriko", Garcia y Pero Urrutico "Urrutiko", Maria Cubico e Peydro de la Puent su marido ("Zubiko").
2) Patronimikoak, bakarrik edo beste abizen batez lagunduak: Toda Açriz quel dezian ardan buru, Semen Barbaz (Barbatain, izen toponomikoa: latineraz. Barbatus; genitiboa, Barbati), Garcia Carloyz, Orti Enecoyz, Lope Erascoyz, Uenega Martiniz, Pero Ochandyz, Lope Seiñez (beharbada euskarazko sei(n)"haur", (jadanik antzinako akitaniar inskripzioetan aipatua), etb.; Pero Arceyz de Vidaurre, Gonfaluo Garceiz de Odiaga, Ochoa Marcuiz de Ylardia, Remir Mochorroyz de Auarçuça, etb.
3) Ezizen edo gaitzizen moduko artikuludun adjetiboak: Lope Andia "Handia", Domenca Beguiurdiña "Begi Urdiñetakoa", Johan Belça "Beltza", Toda Çuria de Ayllo "Alloko Toda Zuria", Domingo Chipia "Ttipia", Sancha ederra "Ederra", Garcia Ezquerra "Ezkerra", Lope Gutia ("Gutxi"), Domingo Landerra "Landerra=Atzerritarra, garaiko eta tokiko euskaraz", Domingo Latça "Latza, pertsona zakarra", Sancho Leuna "Leuna, pertsona leuna", Orti y Sancho Ona "Ona", Pedro Sendoa "Sendoa" (1107an Nafarroan dagoeneko Urraca Sendoa bat ere bazen).
4) Mota esberdinetako artikuludun izen edo sustantiboak, ezizen edo eramalearen izatea deskribatzen dutenak: Pero Buztaina (Landuchio vuztayña "Buztana"), Domingo Echayuna (gaur egungo euskara Etxajauna "Etxearen Jauna" edo hobe Landuchio esçajauna "iratxo", Atsotiz eta esaera zaharretan "esa jaun" "iratxoa" baita), Domingo Erlea "Erlea", Gra (Gracia?) Sauela "literalki Sabela". Horien artean abere izen bat ere aurki genezake, garai haietan bataio-izen bezala erabilia: Sancho Ochoa, gaur egungo euskaraz "Otsoa".
Erreferentziak [aldatu]
Barne Loturak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Euskal abizenei buruzko aldizkari digitala
- Euskalneteko euskal abizenen zerrenda
- Euskal abizenen armarrien bilatzailea
- Euskalkultura.com webguneko euskal genealogiari buruzko zenbait webguneen zerrenda.
|
|||||||||||||||||