Intza Olabarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Intza Olabarria

Bizitza
JaiotzaElorrio1994ko otsailaren 22a (30 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgeologoa eta artisaua

Facebook: intza.olabarria Edit the value on Wikidata

Intza Olabarria Lejarza (Elorrio, Bizkaia, 1994ko otsailaren 22a) bizkaitar geologoa eta artisaua da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elorrioko Pullan jaio eta bizi da. Lehen ikasketak eta DBH Elorrio ikastetxean egin zituen. Gero Durangoko Fray Juan Zumarraga institutuan jarraitu zuen. Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz moldatzen da. 2012tik 2021era Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Geologia ikasi zuen. Iraunkortasuna eta Jardunbide Egokiak Laborategian ere egin zituen.[3]

Artisau, ostera, interneten ikusita ikasi du, sare sozialetan ipinitako bideo tutorialekin. Hasieran korapilo edo marapilo itzelak izaten zituen esku artean. Horregatik Marapilo izena jarri zion proiektu berriari.[1] Geologo lana eta artisautza uztartzea du helburu.[1]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko otsailetik Elorriko Aittu Akademian klase partikularretako irakaslea da.[3]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legution Suez enpresan ingurugiro lanetan jardun zuen. Ondoren Zumaian Begi-bistan gidari lanak egin zituen. Zamudioko teknologia parkean, ostera, geotermian aritu zen TEAM enpresan.

Artisau[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak dira berarentzat gauzak sortzen hasi zela. Etxe bat erostean hasi zen gauzak egiten dekoratzeko. Ikustera etortzen zen jendeak animatu zuen kanporako egiteko eta Marapilo sortu zuen. Izen hori makrame egiten hasi zenean, sortzen korapilo edo marapiloengatik da. Azokatan eta instagram bidez saltzen ditu bere sormenak.[2] Naturan aurkitzen dituenekin sortzen ditu osagaiak. Umetatik harri bereziak, oskol txikiak eta kristalak ekartzen zituen etxera, hondartzara joaten zen bakoitzean. Betidanik gustatu izan zaio natura. Geologia ikasi duenez, harriek asko transmititzen diote: nondik datorren, zer historia duen... Bada, naturak harri berezi bat ematen badio, horregaz zerbait sortzea gustatzen zaio. Besteak beste, makilak edo kalamua ere erabiltzen du.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «"Bidea egin ahala gauza berriak probatzen joan gura dut" - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  2. a b (Gaztelaniaz) Legorburu, Javier García. (2023-06-07). «El valor en la artesanía» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  3. a b ISSN https://es.linkedin.com/in/intza-olabarria-lejarza-549090123..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]