Iparragirre abila dela

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iparragirre abila dela Xenpelar bertsolariaren bertso pare dira. Hauek Jose Maria Iparragirreri zuzendutakoak dira. Garai haietako pentsamoldeen ustez, Iparragirre eskoladun bertsolari edo musikaria baitzen, gainontzeko bat-bateko bertsolariak aldiz baserritar xumeak, horregatik horietako askok gitarra jole komeriante moduan ikusten zuten.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparragirre abila dela
askori diot aditzen,
eskola ona eta musika
hori hoiekin serbitzen.
Ni ez nazu ibiltzen
kantuz dirua biltzen,
komeriante moduan.
Debalde festa preparatzen det
gogua dedan orduan.


Eskola ona eta musika
bertsolaria gainera,
gu ere zerbait izango gera
horla hornitzen bagera.
Atoz gure kalera
baserritar legera
musika hoiek utzita
Errenterian bizi naiz eta
egin zaidazu bisita.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]