Errenteria

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Errenteria

GipuzkoaGipuzkoa
Errenteria
Errenteria-Oreretako udaletxea.
Izen ofiziala Errenteria
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Oarsoaldea
Alkatea Juan Carlos Merino
(PSE-EE)
Herritarra errenteriar-oreretar
Koordenatuak 43°18′45″N 1°53′59″W / 43.3125, -1.89972 (Errenteria)Erioll world.svg Koordenatuak: 43°18′45″N 1°53′59″W / 43.3125, -1.89972 (Errenteria)

Gipuzkoa municipalities Errenteria.JPG

Eremua 32.26 km2
Garaiera 7 m.
Euskaldunak  %32,19 (2001)
Distantzia 7,5 km. Donostiara
Postakodea 20100
Biztanleria 38,505 bizt (2008)
Dentsitatea 1.193,58 bizt/km²
Sorrera 1320 (Orereta: 1210)
www.errenteria.net

Errenteria (Orereta izenaz ere ezaguna da) Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Donostiatik 7 kilometrora. Udalerriak 31 km² dauzka. Oarsoaldeko eskualdean dago Oiartzun, Pasaia eta Lezorekin batera, eta eskualdeburua da.

Gaztelako Alfontso XI.ak herri karta eman zion 1320an, Villanueva de Oiarso izenarekin; herriaren lehen zantzu idatziak 1210. urte ingurukoak dira.

39.000 herritar inguru dauzka eta Gipuzkoako hirugarren herri jendetsuena da, Donostia eta Irunen atzetik. Euskal Autonomia Erkidego mailan, berriz, hamargarren herririk jendetsuena da.


Errenteriako elizaren kanpai dorrea

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Oiartzun ibaia eta, atzeko aldean, zumardia

Historian zehar Errenteriak izen ugari izan du.

Herria 1320. urtean sortu zen Villanueva de Oiarso izenpean, Orereta izeneko herrixka zegoen tokian. Orereta horren lehen aztarnak 1210. urtekoak dira. Oiarso, herria zegoen bailararen izena zen. Zehazki, 1214an Oiartzungo haranak forua jaso zuen, Oiarsoko Kontzejua izena hartuz. Kontzeju horretan Elizalde, Altzibar, Iturriotz (egungo Oiartzunen) eta Orereta auzoak zeuden (egungo Errenterian)[1].

Villanueva de Oiarso, bertan erregeari errenta ordaintzen zitzaionez, Renteria izenez ere ezagutzen zen. 1368an badaude Villanueva de Oiarso Renteria legez ezagutzen zela esaten duten dokumentuak.

Villanueva de Oiarsok sortzetik beretik legearen aldetik arazoak izan zituen bailarako beste herrixkekin eta horren eraginez, 1453an Oiarso bailarako beste zatia ere herri bihurtu zuen Joan II.ak (geroago Oiartzun izango zena). Lurrak banatzeko bi herrien arteko arazoak zirela, eta Villanuevako herritarren Oiartzungoekin zerikusirik ez izateko eta bi herriak desberdintzeko, Renteria izen ofizialtzat hartzea erabaki zuten.

Herriaren euskal izen ofiziala Errenteria da. Errenteri edo Errenderi ere erabili dira maiz. Errenteria Renteriaren euskal aldaera da, euskarak 'r'-z hasitako hitzak err aurrizkiarekin hasteko joera baitauka. Ohikoa izan da euskal formaren erabilera nahiz eta duela urte batzuk arte izaera ofizialik ez duen izan. Gaur egun herriaren izen ofiziala ( baita gaztelaniaz hizketan ere) Errenteria da.

Azken hamarkadetan Errenteriako zenbait alderdi sozial eta kulturalek herriaren euskal izenak Orereta izan beharko lukeela aldarrikatu dute, herria sortu zen lekuan zegoen herrixkaren izena, hain zuzen ere. Helburu horrekin, Orereta, izena eta izana izeneko azterketa aurkeztu zitzaion Euskaltzaindiari, Orereta izena onar zezan. Euskaltzaindiak, baina, Errenteria hobetsi zuen.

Gaur egun, hainbatetan Errenteria-Orereta forma bikoiztua erabiltzen da, herriko bi sentsibilitateak biltzeko asmoz. Horrela egiten du, esaterako, eskualdeko euskarazko egunkari Oarsoaldeko Hitzak.

[aldatu] Geografia

[aldatu] Auzoak

Ugarritze auzoaren ikuspegia
Pasaiako badia Trintxerpetik ikusia. Eskubian Errenteriako Kaputxinoak auzoko dorreak ikusten dira.

Errenteriak hainbat auzo du. Erdialdea eta alde zaharra izan ezik, auzo gehienak goiko aldeetan daude, erdigunetik malda handiek bananduta. Errenteriak mendi edo baserri giroko auzoak ere baditu, Zamalbide kasu.

[aldatu] Udalerri mugakideak

Errenteria udalerriak hurrengo mugakideak ditu:

[aldatu] Ikustekoak

Herriko plaza eta udaletxea

[aldatu] Leku Interesgarriak

Nafarroarekin muga egiten duen urtegi honetan Ozizpe Irla da, Errenteriaren parte dena.

  • Aitzbitarte edo Landarbaso kobazuloak, Listorreta aldean.
  • Aldura

[aldatu] Arkitektura

  • Torrekua Dorretxea
  • Morrontxo Dorretxea
  • San Markoseko Gotorlekua
  • Txoritokietako Gotorlekua
  • Jasokunde Andra Mariaren Eliza
    • Mikelazulo
  • Maria Magdalena Deunaren Baseliza
  • Udaletxea

[aldatu] Biztanleriaren bilakaera

Biztanleriaren eboluzioa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 1999 2005
4.081 5.527 6.956 8.973 10.106 12.784 18.642 34.610 45.789 42.590 39.558 37.874


Errenteriako erdialdearen ikuspegia, Ugarritze auzotik

Errenteriako biztanle kopuruaren igoera oso handia izan zen 1960ko hamarkadatik aurrera, koadroan ikusten den bezala. Errenteria industria handiko gunea izaki (Papelera española, Niessen, Campsa...) eta ondoan industria gune garrantzitsuak edukita (Pasaiako portuaren ingurua batik bat), etorkin ugari heldu ziren herrira lan eskaintzak probestera. Langileotatik batzuk Gipuzkoakoak eta Nafarroakoak ziren; baina gehiengoa krisi handia pairatzen zuten Espainiako lurraldeetakoak ziren: Extremadura, Gaztela eta Leon eta Andaluziakoak batik bat.

Etorkin horientzat batez ere auzune handiak eraiki ziren, ia planifikaziorik gabe. Horren adibidea Beraun da. Horrek guztiak Errenteriaren itxura eta gizarte antolaketa guztiz aldatu zuen, hirigintza arloan hainbat gatazka sortuz. Errenteriako egungo hiri antolaketa kaotikoa (auzo berrietan zuzentzen ari dena) 1960 inguruko eraikitze horren ondorio da.

1980ko hamarkadatik aurrera eta, batez ere, 1990ekoan zehar, biztanleriak behera egin zuen Errenterian, pixkaka-pixkaka. 2006. urtean, berriz, beheranzko joera amaitu eta biztanleriak gora egin zuen, auzo berriak (Markola, Fanderia, etab.) eraikitzearekin batera.

[aldatu] Administrazioa eta politika

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
2007 Juan Carlos Merino (PSE-EE)
2003 Juan Carlos Merino (PSE-EE)
1999 Miguel Buen Lacambra (PSE-EE)
1995 Miguel Buen Lacambra (PSE-EE)
1991 Miguel Buen Lacambra (PSE-EE)
1987 Miguel Buen Lacambra (PSE-EE)
1983 Miguel Buen Lacambra (PSE-EE)
1979 Xabin Olaizola[2] (Herri Batasuna)

[aldatu] 2007ko udal hauteskundeak

2007ko maiatzaren 25ean udal hauteskundeak izan ziren. Egun hartan, 31.995 hautesle zeuden Errenterian erroldatuta (%100), eta 17.425ek bozkatu zuten (%54,46). Alderdien botoak horrela banatu ziren[3]:

alderdia botoak zinegotziak
PSE-EE 6.412 8
EAE-ANV 4.296 6
EAJ 2.101 2
EB 1.877 2
PP 1.439 2
EA 885 1
Zuriak 306
Baliogabekoak 109
Abstentzioa 14.570

[aldatu] Zerbitzuak

[aldatu] Ikastetxeak

Errenteriak ondoko ikastetxe hauek ditu:

  • Beraun Berri
  • Bihotz Sakratua/Telleri-Alde
  • Cristobal Gamon
  • Don Bosco BHI
  • Gurutzearen Alabak
  • Koldo Mitxelena
  • Langaitz Ikastola
  • Oiartzo Batxilergo Ikastola
  • Orereta Ikastola

[aldatu] Garraioak

Errenteriak EuskoTrenen trenbide sareko bi geltoki ditu, Galtzaraborda auzoan eta Gaztaño-Erdialdean. Trenbide hau Topo izenaz ezagutzen da. Renferen sareak, halaber, geldigunea du Errenterian, Lezo-Errenteria deitutakoa. Sare horretatik aldirikoak (Donostia eta Gipuzkoako hainbat herritara) eta erregionalak (Gasteizera doazenak) pasatzen dira, besteak beste.

Autobus zerbitzu publikoari dagokionez, Errenteriak ondoko linea hauek ditu:

[aldatu] Kirola

Errenterian ondoko kirol elkarteak daude, besteak beste[4]:

[aldatu] Data aipagarriak

  • 1210: Oreretaren lehen aipamen idatziak.
  • 1491: Villanueva de Oiarso, Renteria deitzera pasatu zen.
  • 1533 eta 1638: sute handiak gertatu ziren.
  • 1860: Industriaroaren hasiera.
  • 1974: Musikaste Errenteriako musika klasikoko astea sortu zen.
  • 1977: Amnistiaren Aldeko Astearen baitan, istilu larriak gertatu ziren Errenterian, hildakoak ere izan ziren.
  • 1979 - Espainiako polizia batek Vicente Vadillo Santamaria, Francis, herriko trabestia hil zuen Iztietako diskoteka baten inguruan. Hilketa horri erantzuteko mobilizazioetan, EHGAM sortu zen Errenterian, horren ondoren mugimendu hori Euskal Herri osora zabaldu zen.

[aldatu] Jaiak

2007ko Madalenak, herriko plazan

[aldatu] Errenteriar ezagunak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Errenteriar ezagunen zerrenda

Errenteriar ezagunen artean, Juan Frantzisko Petrirena "Xenpelar" bertsolaria, Koldobika Jauregi "Jautarkol" eta Mariasun Landa idazleak, Koldo Mitxelena hizkuntzalaria eta Jesus Maria Zamora futbolaria ditugu, besteak beste.

[aldatu] Herri senidetuak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Errenteriako Udala - Erdi Aroa, Errenteria, portu eta merkataritza-hiria
  2. Xabin Olaizola (HB), Errenderiko Alkatearekin elkarrizketa Argia, 927 zka., 1982-03-21 (Azken kontsulta: 2008-02-03)
  3. Errenteriako Udala - 2007ko Udal Hauteskundeak
  4. Errenteriako Udala Kirola (Azken kontsulta: 2008-02-03)

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Errenteria


Cscr-featured.svg Nabarmendutako artikuluak