Ipar Bismarcketako plaka

Wikipedia(e)tik
Iparraldeko Bismarck Plaka» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ipar Bismarcketako plakaren mapa

Ipar Bismarcketako plaka mikroplaka tektoniko bat da. Bere hedadura, 0,00956 estereorradianekoa da. Oro har, Pazifikoko plakari lotua dago.

Ozeano Barearen mendebaldean dago. Bismarck uhartediaren zati bat, (Almirantegoaren uharteak, Mussau uharteak eta Irlanda Berria), Salomon itsasoaren ipar-ekialdea, Bismarck uharteetako itsasoaren iparraldea eta Ozeano Barearen zati txiki bat hartzen ditu.

Ipar Bismarcketako plaka mugakide da Woodlark plakarekin, Caroline plakarekin, Pazifikoko plakarekin, Salomon itsasoko plakarekin, Hego Bismarcketako plakarekin eta Manusko plakarekin.

Plaka hau, milioi bat urteko 0,33ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 04º 00' hegoalde latitudean eta 139º 00' ekialde longitudean kokatutako polo baten arabera.