Woodlark plaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Woodlark plakaren mapa.

Woddlark plaka mikroplaka tektoniko bat da. 0,01116 estereorradianeko hedadura du. Oro har, Australiako plakari lotua dago.

Ozeano Barearen mendebaldean dago. Ginea Berriaren erdialdea eta ekialdea eta Salomon itsasoaren hegoaldea, Trobriand uharteetan hartzen du.

Woodlark plakak mugakide ditu Karolinetako plaka, Ipar Bismarcketako plaka, Hego Bismarcketako plaka, Salomon itsasoko plaka, Pazifikoko plaka, Australiako plaka, Maoke plaka eta Txori Buruko plaka.

Woodlark plaka milioi bat urteko 1,546ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 22º 14' ipar latitudean eta 132º 33' eki longitudean kokatutako polo baten arabera.

Plakak bere izena Papua Ginea Berriko Woodlark uhartetik hartu du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]