Hego Bismarcketako plaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hego Bismarcketako plakaren mapa.

Hego Bismarcketako plaka mikroplaka tektoniko bat da. 0,00762 estereorradianeko hedadura du. Pazifikoko plakari lotua dago.

Ozeano Barearen mendebaldean dago. Bismarck uhartediaren zati bat hartzen du (Bretainia Berria), Ginea Berria uhartearen ipar-ekialdeko kostaldea, Salomon itsasoaren ipar-mendebaldea eta Bismarck itsasoaren hegoaldea.

Hego Bismarcketako plakak mugakide ditu Woodlark plaka, Ipar Bismarcketako plaka, Manusko plaka eta Salomon itsasoko plaka.

Aipaturiko beste plakekin dituen mugak, Bougainvilleko fosak eratzen ditu, Bretainia Berriaren hego kostaldean.

Hego Bismarcketako plaka, milioi bat urteko, 8,44ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 10º 61' ipar latitudean eta 32º 99' mendebal longitudean kokatutako polo baten arabera.