Salomon itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Salomon itsasoa
Salomon itsasoaren kokalekua

Salomon itsasoa, Ozeano Barearen hegomendebaldean dagoen itsaso ireki bat da. Salomon uharteen (haiexek eman diote izena), Bismarck uhartediaren, Ginea Berriaren eta Koral itsasoaren artean dago. 720.000 kilometro karratuko hedadura hartzen du. Itsaso sakon bat da, iparraldean duen Bretainia Berriko fosa nabarmentzen delarik, 9140 metroko gehienezko sakonera batekin, Salomon uharteetako beheragunea erdialdean eta San Kristobal fosa hegoekialdean.

Itsaso honek bustitzen duten hiririk garrantzitsuena Honiara da, Salomon uharteen hiriburua, Guadalcanal uhartean.

Itsaso honetan gertatu ziren Bigarren Mundu Gerrako Ozeano Bareko Gerrako gudu ugari.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salomon itsasoa Aldatu lotura Wikidatan