Iraia Okina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iraia Okina

Bizitza
JaiotzaDurango1980ko otsailaren 19a (44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea
Jasotako sariak

Iraia Okina Salazar (Durango, Bizkaia, 1980ko otsailaren 19a) Euskal Herriko ilustratzailea da.[1] Haur eta Gazte Literaturako hainbat liburu ilustratu ditu, baita sari garrantzitsuak irabazi ere; 2013an Bratislavako Ilustrazioen Nazioarteko Biurtekoko Urrezko Plaka eskuratu zuen.[2]

Ilustratzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ordutik, irakaskuntzan eta zenbait argitaletxerentzako albumak ilustratzen ibili da. 2006tik aurrera, ordea, esklusiboki esparru artistikoan dihardu.

Bere irudiak aldizkari, kartel eta zenbait liburutan ikus daitezke, baita erakusketa desberdinetan ere.

Ilustrazioaz gain, pintura, artisautza eta txotxongiloen mundua bezalako diziplinekin esperimentatzen du, haren lana bizitza estilo bat bihurtzeraino.[3]

Joxan Ormazabalekin batera sortutako Zirkua amets album ilustratuarekin Etxepare Beka jaso zuen 2008. urtean. Sari honek haurrentzako euskarazko album ilustratuak sortzeko proiektu hoberena saritzen du. Epaimahaiak liburuaren egitura borobila nabarmendu zuen, haurraren beldurren gaiari oso ongi heltzen diolako. Estetikoki guztiz minimalista den obra honek kolore leunak eta finak erabiltzen ditu, ipuinaren ametsezko mundua adieraziz.[4]

Ilargia esnatu da liburuarekin, Joxan Ormazabalen bilduma poetikoa ilustratu du Okinak, eta Bratislavako Haur literaturako ilustratzaileen nazioarteko topaketan Urrezko plakarekin saritu dute. Epaimahaiaren hitzetan testuari poesia eta kolorea gehitu dio Okinak, berezkoa duen estilo delikatu eta intimistarekin bizitzaren eta heriotzaren misterioari erantzunez.[5]

Ilustrazio teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo berezia du, pertsonala, iradokitzailea eta fina; bere obretan minimalismoa nagusitzen da. Hala ere, enkargu artistiko bakoitzeko erantzun desberdina eskaintzeko gai da. Testura eta kolore desberdinak erabiltzen ditu, baita collage teknika ere.

Ilargia esnatu da liburuko ilustrazio bat.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irudimena hegan. Karlos Santisteban / Iraia Okina. (2006, Aizkorri)
  • Punpuilaren bidaia. Pako Sagarzazu / Iraia Okina. (2007, Elkar)
  • Ilania. Peru Magdalena / Iraia Okina. (2008, Gero-Mensajero)
  • Zirkua amets. Joxan Ormazabal / Iraia Okina. (2008, Pamiela)
  • Mari Teiletakoren laku magikoa. Xegun Altolagirre / Iraia Okina. (2009, Izenaduba basoa)
  • Peru, gaueko artzaina. Xegun Altolagirre / Iraia Okina. (2009, Izenaduba basoa)
  • Izuen eskultorea. Josu Unzueta / Iraia Okina. (2011, Mezulari)
  • Ilargia esnatu da. Joxan Ormazabal / Iraia Okina. (2012, Elkar)
  • Emakume burugabea. Antxiñe Mendizabal / Iraia Okina. (2018. Elkar)[6]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Etxepare Beka, 2008, Zirkua Amets lanagatik.
  • Fine Work Price saria jaso zuen 2013an Japongo irudigileen nazioarteko lehiaketan.
  • Urrezko plaka, Bratislavako Ilustrazioen Biurtekoa, 2013, Ilargia esnatu da lanagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]