Irantzuko monasterioa
|
||||
|---|---|---|---|---|
Irantzuko monasterioan kokatzen den XII. mendeko latindar gurutzearen xehetasuna. Nahiz eta arkitektura gotikoaren barnean sailkatuta egon, erromanikoaren nolabaiteko zantzu batzuk ere baditu. |
||||
| Herria | Abartzuza, Lizarrerri | |||
| Koordenatuak | 42°45′02″N 02°02′19″W / 42.75056°N 2.03861°WKoordenatuak: 42°45′02″N 02°02′19″W / 42.75056°N 2.03861°W | |||
| Herrialdea | ||||
| Garaia | 1176 | |||
Irantzuko monasterioa (gaztelaniaz Santa María de Iranzu) Nafarroako mendebaldean dagoen zenobioa da, Lizarrerriko eskualdean eta Abartzuzako udalerritik 3 kilometrora kokatutakoa, Andiako mendilerroaren hegoaldean eta izen bereko kontzejuan.
Jatorrizko tenplua erromaniko estilokoa eta XII.-XIV. mendeetakoa da, eta gaur egun ere klaustro gotiko ederra ikus daiteke.
Ia ehun urtez, 1839tik 1942 arte, hutsik eta abandonatuta gelditu zen Mendizabalen araua zela-eta. Azkenik, Vianako Printzearen Fundazioak ekin zion zaharberritzeari urte hartan eta gaur egun monje teatinoek kudeatzen dute.
Iruditegia [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz)Irantzuko monasterioaren webgunea
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Monasterioaz Nafarroako Gobernuaren webgunean