Abartzuza
|
Abartzuza |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Abarzuza | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Lizarrerria |
|
| Alkatea | José María Ros (Elkea) | |
| Herritarra | abartzuzar | |
| Koordenatuak | 42°43′35″N 2°1′21″W / 42.72639°N 2.0225°WKoordenatuak: 42°43′35″N 2°1′21″W / 42.72639°N 2.0225°W | |
| Eremua | 14,7 km2 | |
| Garaiera | 569 m | |
| Distantzia | 39,73 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31xxx |
|
| Biztanleria | 577 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 39,25 bizt/km² | |
Abartzuza (ofizialki Abárzuza) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 574 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 38 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa mendebaldean dago Lizarrako merindadearen iparraldean. Behin Lizarrara helduta N-120 errepidea Lizarragako mendateranzko norabidean hartuta ailegatzen da herrira.
Abartzuzak Urbasako mendizerra eta Ameskoabarrenekin egiten du muga iparraldean, Deierrirekin ekialde eta hegoaldean, eta Allinekin mendebaldean.
[aldatu] Ondarea
Irantzuko monasterioa nabarmentzekoa da, herriko kanpoaldean eta izen bereko auzoan kokatua.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 801 | 862 | 936 | 920 | 893 | 948 | 1.009 | 742 | 613 | 520 | 497 | 530 | 547 |
2008ko erroldaren arabera, 41 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,08 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzo) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Abartzuzan:
| Linea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| Garcia Orkoien Ospitalea - Abartzuza | 07:30 - 20:45 | 4 zerbitzu egunean |
La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka Abartzuzan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
- Abartzuzako jaiak abuztuaren 13tik abuztuaren 19ra ospatzen dira. Jaien azken egunean herri bazkari bat antolatzen da Irantzuko monastegiaren inguruetan, herritarrek bazkari horri "Abadejada" deitzen diote.
- Aste santua
[aldatu] Politika
[aldatu] Udaletxea
Abartzuzako antzinako udaletxea Foruen plazan egon zen, eta eraikin berria XX. mendearen hasieran altxatu zuten. Udaleko idazkaria Goñerri, Jaitz eta Deierriko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Plaza Nagusia z/g
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Arturo San Martín Morrás | Indep. |
| 2007-2011 | Arturo San Martín Morrás | Indep. |
| 2011- | José María Ros Antona | Elkea |
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Abartzuzan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[1]. Agrupacion Independiente de Abárzuza herri ekimeneko Arturo San Martín Morrásek alkate izaten jarraitu zuen.
2011n bi zerrenda aurkeztu ziren. Elkeak 249 boto eskuratu zituen (6 zinegotzi) eta Independientes por Abárzuza delakoak 52 (1). Leheneko José María Ros Antona izendatu zuten alkate.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Irun - Donostia - Tolosa - Etxarri Aranatz - Lezaun - Abartzuza - Bearin - Legarda - Obanos - Gares - Zirauki - Lizarra - Aiegi - Los Arcos - El Busto - Santsol - Bargota - Viana eta Logroño
[aldatu] Abartzuzar ezagunak
- Iñigo Pascual (1976), pilotaria.
- José Miguel Etxabarri (?), txirrindulari ohia, eta Banesto txirrindularitza taldeko zuzendari izandakoa.
[aldatu] Jakingarriak
- Herriaz gain Anderatz eta Irantzu guneak ere daude udalerri honetan; hori dela-eta 1842. urtera arte herriaren izen ofiziala Abarzuza y Anderaz izan zen.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Abartzuzako argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Abartzuzari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- San Sebastian kalearen ikuspegia Google Street View-n.