Irene urakana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irene urakana
3. kategoriako zikloi tropikala (SSHS)
Irudia
Motazikloi tropikal
Ozeano arroOzeano Atlantikoa
Honen parte da2011 Atlantic hurricane season (en) Itzuli
Denbora-tarte2011ko abuztuaren 21a - 2011ko abuztuaren 30a
KokalekuOzeano Atlantikoa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Mantendutako gehienezko haizea120 mph
Presio atmosferikorik baxuena942 hPa
Pertsona hilak56

Irene urakana, zikloi tropikal suntsigarria, 2011ko abuztuaren bukaeran Karibearen zati handiena eta AEBko ekialdeko kostaldea jo zuena.

2011ko Atlantikoko urakan-denboraldiko bederatzigarren ekaitzaldia izan zen, eta urakan kategoria esleitu zitzaion lehena. Atlantikoko uhin tropikal definitu batetik sortu zen, Antilla Txikien ekialdean. Lehenik, St. Croix uhartean jo zuen lurra, ekaitz tropikal gisa, eta, gero, Puerto Ricon. Uhartea zeharkatzen zuen bitartean, urakanen indarra hartu zuen (1. kategoriakoa). Abuztuaren 24an, Bahamen hego-ekialdea jo eta gero, urakan-garaiko lehen urakan handi (3. kategoriakoa) bihurtu zen Acklins uharteen inguruan. Abuztuaren 27an jo zuen berriz lurra, Ipar Carolinan.

Kalte eta kostu handiak sortu zituen Irene urakanak, besteak beste, berrogeita hamasei hildako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.