Irma Bandiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irma Bandiera

Bizitza
JaiotzaBolonia1915eko apirilaren 8a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaBolonia1944ko abuztuaren 14a (29 urte)
Hobiratze lekuaMonument Ossuary of the fallen Partisans (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Jarduerak
JarduerakErresistentziaren kidea eta partisanoa
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Mimma
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Irma Bandiera, "Mimma" erresistentzian, (Bolonia, Italia; 1915-1944) Italiako Erresistentziaren Gruppo di azione patriotticaren partaidea izan zen. 1944an faxista italiarrek harrapatu, itsutu eta erail egin zuten. Enrico Berlinguer, Italiako Alderdi Komunistaren idazkaria izan zenak asko baloratu zuen. Egun Boloniako eta beste herri askoko kaleek bere izena dute. "Mimma e Balella" abestiak Irmari buruzkoa da.

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944ko abuztuaren 14an, Irma Bandera partisanoa hil zuten faxista italiarrek. Zazpi egun lehenago atxilotu zuten beste bi partisanorekin batera. Bere familia bila zeukan bitartean, gogor torturatu zuten, itsu uzteraino. Hala ere, ez zien faxistei informaziorik eman eta hauek tiroz hil zuten. Kalkulatzen da 300.000 bat pertsonak hartu zutela parte Italian faxismoaren aurkako erresistentzian. Gerraren amaieran, Irma Bandiera, beste 18 partisanekin batera, hil ondorengo Balio Militarraren Urrezko Domina jaso zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]