Isaac Hayes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Isaac Hayes.

Isaac Lee Hayes, Jr. (Covington, Tennessee, AEB, 1942ko abuztuaren 20a - Memphis, Tennessee, AEB, 2008ko abuztuaren 10a) estatubatuar musikagile eta kantaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurra zela sartu zen musikaren munduan, gospel-kantari gisa. Gaztaroan, zenbait talde sortu zuen, baina ez zuen diskorik argitaratzea lortu. 1964an, Stax Records konpainian sartu zen, estudioko musikari gisa. Han, abestiak idazten hasi zen David Porterrekin, eta arrakasta handiko abestiak egin zituzten soul-artistentzat bien artean.

Presenting Isaac Hayes diskoarekin egin zuen debuta, 1967an, eta, bi urte geroago, Hot Buttered Soul kaleratu zuen, 60ko hamarraldiko musika beltzaren diskorik ezagunenetako bat. 1970etik 1971ra, The Isaac Hayes Movement eta To Be Continued argitaratu ziren, baina ez zuten aurrekoek adina arrakastarik izan. 1971n, ordea, Shaft izeneko diskoak, izen bereko filmaren soinu-bandak, bultzada handia eman zion berriro Hayesen karrerari. Oscar bat jaso zuen lan horregatik, eta bai diskoak bai singleak aurreneko lekuak lortu zituzten munduko hainbat herrialdetako musika-zerrendetan. 1980tik aurrera, ekoizle gisa lan egin zuen, batez ere

Beste lan batzuk: Black Moses (1971), Ike´s Rap (1986), Love Attack (1988), Wonderful (1994), Branded (1995) eta Ultimate collection (2000).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isaac Hayes Aldatu lotura Wikidatan