Israel Pagaldai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Israel Pagaldai
Bizitza
JaiotzaDurango, 1984
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1998ko apirilaren 2a (13/14 urte)
Heriotza modua: GIBa
Jarduerak

Israel Pagaldai (Durango, 1984-1998ko apirilaren 2a) haurra GIB gaixotuta hil zen. Bere kasu oso polemikoa izan zen bere ikastetxetik kanporatu zutelako.

Maria Goretti ikastetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998ko apirilaren 2an, Israel Pagaldai durangarra hil zen 14 urterekin. 1987an, hiru urte zituela, GIB birusarekin kutsatua egoteagatik ikastetxetik kanporatu zuten lehen euskal haurra izan zen. Familiak auzitara jo zuen. Ama kutsatuta zegoela eta, seropositiboa zen Pagaldai, eta gaitzaren inguruko informazio falta argudiatu zuen Iurretako Maria Goretti ikastetxeak erabakia hartzeko. Itunpekoa zen eta Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak kendu zizkion. Aurrerago, epaitegiek familiari arrazoia eman eta ebatzi zuen ezin zela pertsona bat GIB birusa izateagatik diskriminatu. Espainiako Estatuko halako lehen sententzia izan zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]