Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Itzultzaileen Nazioarteko Eguna urtero irailaren 30ean ospatzen da, San Jeronimo egunarekin bat, hura jotzen baita itzultzaileen aitzindari eta zaindaritzat, Biblia latinera itzuli zuenez geroztik. Ospakizun hau, besteak beste Nazioarteko Itzultzaileen Federazioak (FIT) bultzatu du 1953az geroztik. 1991n, itzultzaileentzat ofizialki onartutako nazioarteko egun bat izatea proposatu zuen, mundu zabaleko itzultzaileen arteko elkartasuna adierazi eta itzulpengintzaren lanbidea sustatzearren munduko herrialde guztietan.

Geroztik, urterik urte irailaren 30eko ospakizuna indartuz joan da leku askotan, eta egokiera on bat izaten da globalizazioaren garaian berebiziko garrantzia duen baina isilekoa izan ohi den lanbide hori jendaurrean agertzeko.

Iturriak eta kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]