Iwo Jimako gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iwo Jimako gudua
Ozeano Bareko FronteaBigarren Mundu Gerra
Marines burrow in the volcanic sand on the beach of Iwo Jima.jpg

Estatubatuarrak, hondartzaratzen, Suribachi menditik datorkien erasoaren pean
Data 1945ko otsailaren 19tik 1945eko martxoaren 26ra
Lekua Iwo Jima, Japonia Japonia
Emaitza Aliatuen garaipena
Gudulariak
US flag 48 stars.svg AEB Japonia Japoniako Inperioa
Buruzagiak
US flag 48 stars.svg Holland Smith Japonia Tadamichi Kuribayashi
Indarrak
-100.000 soldadu -21.000 soldadu
Galerak
6.821 hildako
19.189 zauritutako
494 desagertutako
20.703 hildako
216 bahitu

Iwo Jimako gudua, Bigarren Mundu Gerrako Ozeano Bareko Frontean jazo zen gudu garrantzitsua. Estatubatuarrek Iwo Jima japoniar irla konkistatzeko operazio militarrak abiatu zuen Bigarren Mundu Gerrako gudurik ezagun eta aldi berean odoltsunetakoa. Gudua 1945eko otsailaren 19an —estatubatuarrak irlan lehorreratu zirenean— hasi zen, eta martxoaren 26an amaitu.

Gudu hura zinez gogorra izan zen. Izan ere, Iwo Jima garrantzi estrategiko handiko kokagunea zen aliatuentzat, han zeuden hiru aerodromoetatik Japonia bonbardatzeko beharrezko sostengua bidali baitzitekeen. Japoiarrentzat, berriz, kokagunearen estrategikotasunaz gain, irlak garrantzi sinboliko nabarmena zuen, gerran lehen aldiz, benetako lur japoniarra jokoan baitzegoen. Irlaren defentsa Japoniako Armada Inperialaren esku zegoen, gudarien buruzagia Kuribayashi jenerala zelarik. Japoniarrek, era esanguratsuki trinko batean antolatu zuten irlaren defentsa, posizio indartuak, bunker handiak, artileria ezkutatua eta 18 km baino gehagoko tunel sare bat erabiliz. Suribachi mendia bereziki indarturiko kokagune bat izan zen, handik estatubatuarrek burutuko zuten lehorreratze guztia kontrolatzen ahal baitzen. estatubatuarrak lehorreratu zirelarik, japoniarrek sutsuki borrokatu zuten. Borrokaren krudetasunean, hasierako 21.000 japoniarretatik, 20.000 pasatxo hil ziren, besteak beste, ez errenditzeko agindu espresua jaso baitzuten. Guduaren amaieran, estatubatuarrek 216 preso besterik ez zuten egin.

Iwo Jimako gudua bereziki ezaguna egin zuen Joe Rosenthalek ateratako argazkiak, non hainbat marine ageri diren, Suribachi mendiaren tontorrean AEBetako bandera altxatzen.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Clint Eastwoodek gudu hau bi filmeen bidez zinemaratu zen, bata Flags of Our Fathers (estatubatuar ikuspuntutik) eta bestea Letters from Iwo Jima (japoniar ikuspuntutik).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iwo Jimako gudua Aldatu lotura Wikidatan