Jack Johnson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jack Johnson
Jack Johnson
Datu pertsonalak
Izen osoa Jack Hody Johnson
Jaio 1975ko maiatzaren 18a
North Shore, Ohau, Hawaii
( Ameriketako Estatu Batuak)


Jack Johnson Jack Hody Johnson (North Shore, Ohau, Hawaii, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko maiatzaren 18a) folk rock estiloko egile abeslaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jack Hody Johnson, 1975ko maiatzaren 18an jaioa, Estatu Batuetan, Jack Johnson izenaz ezagutzen den musikaria da. Brushfire Fairytales diskarekin egin zen famatua mundu osoan.

Film zuzendari izatetik, abeslari eta musikagile iaioa izatera pasatu zen. Oahu izeneko irla Hawaiiko hazi zen, non surfari ekin zion. Hiru anaietatik gazteena zen. Zortzi urterekin hasi zen surfa praktikatzen, eta hamazazpirekin, Pepe Masters txapelketan parte hartzera gonbidatu zuten. Hilabeteren buruan, istripu bat izan zuen eta hiru hilabete igaro zuen surfik egin gabe. Hilabete horietan Jack Johnsonek, aldi berean, denbora asko eskaini zion gitarra jotzeari. Denbora horretan, trebetasuna handia garatu zuen gitarra jotzeko eta Cat Dtevens edo Fugazi bezalako musikariek eragina izan zuten Johnsonen musikarengan. Berriro ekin zionean surfari, apurka-apurka kirol horrekiko bokazioa aurkitu zuen.

Hemezortzi urterekin Oahutik joan zen bere neskalagunarekin egoteko, Andrea Camps katalana. Ondorioz. Surfetik ere urrundu zen eta gauza desberdinak egitea erabaki zuen. California unibertsitatera joan zen zinemagintza ikasteko, Santa Barbaran dagoena. 1997an, titulua lortu eta gero, bidaiatzen ibili zen munduan zehar, surfaren munduan ezagutu zituen aspaldiko lagunekin, Chris eta Emmett Malloy. Bidaia horren emaitza "Thicker Than Water" pelikula izan zen, Jack Johnsonek berak zuzendu zuena. Horrek, surfari buruzko lehenengo filmetako berezko edertasuna islatzen zuen. Gainera, film honi esker, Jack Johnson bere abesteko gaitasunaz ohartu zen. Bluesaren eta hip-hoparen kolorea zeukaten soul-folk abestien jaurtiketa baino lehen, 1999an, zuzenean egin zituen zenbait grabazio mundu guztian zehar entzuten hasi ziren.

Garai berean, Garrett Dutton surflaria ezagutu zuen. Horrek, Johnsonen "Rodeo Clowns" abestia -G. Love & Special Sauce Philadelphonic diskoko abestia- grabatu zuen. Abesti hori, berehala heldu zen irratira; are gehiago, Jack Johnsonek surfaren mugak gainditu zituen, musikaren arloan famatu bihurtuz. The September Sessions eta Thicker Than Water filmen soinu bandak egin zituen.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jack Jonhson taldeko kideak hauek dira:

Jarduera Profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jack Johnsonen break handia “Rodeo Clowns” abestia izan zen. Abesti hori beranduago "Philadelphonic" albumeko lehen single-a izan zen.

Geroago, musikari gisa lortutako arrakastaz gain, Johnson zinemagile ere bilakatu zen. Surfari buruzko filmak zuzendu zituen (“Thicker Than Water” (2000) eta “The September Sessions” (2002) ), zeintzuetan protagonista ere izan zen. Bi film horien soinu-bandak ere Johnsonek berak egindakoak dira. Jack Johnson, 2004. urtean, “Brokedown Melody” izeneko surfari buruzko filmeko protagonista ere izan zen. Johnsonek lau pistako demo bat kaleratu zuen eta Ben Harper ekoizlearen arreta berenganatu zuen. "Brushfire Fairytales" 2001eko otsailaren 1ean kaleratu zen.

Jack Johnson bere estudiora bueltatu zen alde batetik, Adam Topolekin (bateria eta perkusioa) eta Merlo Podlewskirekin (baxua), Brushfire Fairytales diskaren grabazioan parte hartu zutenak, eta bestetik, Mario Caldato Jr-ekin ere, Jack Johnsonen bigarren albuma grabatzeko: “On and On”. Abesti hori izan zen Johnson's Mango Tree Studion grabatu zen lehenengo albuma eta baita “The Moonshine Conspiracy Records”-en bitartez kaleratutako lehenengoa ere. “On and On” 2003ko maiatzaren 6an kaleratu zen.

2004ko urrian, “Johnson’s Mango Tree Studio”-ra bueltatu zen Topol eta Podlewski taldeko musikariekin eta Zach Gillekin batera (Animal Liberation Orchestra-koa, akordeoi eta piano jotzailea), bere “On and On”-en jarraipena grabatzeko. 2005eko martxoaren 1ean “In Between Dreams” diska kaleratu zen.

“Sing-A-Longs" eta “Lullabies”,Johnson-ek “Curious George” filmerako egindako soinu-banda album bat da, 2006ko otsailaren 7an kaleratu zena. Album horretan Adam Topol, Ben Harper, G. Love, Kawika Kahiapo, Matt Costa, Merlo Podlewski eta Zach Gill abeslariek ere parte hartu zuten. Zerrendetako lehenengo postura heldu zen lehen soinu-banda izandako “Pocahontas”-ekin, 1995eko uztailetik. Johnsonek J.P. Plunier “eskuratu” zuen bere laugarren albuma (“Through the Static”) sortzeko. %100ean eguzki energia erabiliz grabatu zen Los Angelesen. Albuma 2008ko otsailaren 1ean kaleratu zen eta mundu osoan zehar egindako biraren bidez jarraitua izan zen.

2008an egindako mundu birako zuzeneko album bat eta horren DVDa, En Concert izenekoa, argitaratu ziren 2009ko urriaren 27an. DVDa Emmett Malloyk zuzendu zuen.

Johnsonek Kokua festibalak burutu zituen (2004-2008 eta 2010). Gainera, festibalean bildutako dirua Kokua fundaziora bideratu zen. Fundazio honek, hezkuntza, eskolak eta komunitate arloei laguntza eskaintzen die. Johnsonek Kokua Festival 2004/2005 DVD filmatu zuen,non Willie Nelson, Jackson Browne, Dave Matthews eta Eddie Vedder artisten kontzertuak agertu ziren. 2012ko apirilaren 17an, Best Kokua Festival izendatutako bilduma argitaratu zuen.

2010eko otsailaren 1an, Johnsonek bere bostgarren albuma argitaratu zuen: "To the Sea".

Mundu birak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko mundu bira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jack Johnsonek mundu bira bat egin zuen Paula Fuga hawaiiar abeslariarekin. Tour honetan Europan, Zeelanda Berrian, Australian, Kanadan, AEBetan eta Japonian jo zuen. Tour honetan irabazitako guztia karitateari eman zion.

2012ko Hawaii uharteetako bira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko otsailaren 12an, Johnsonek, John Cruzek eta Paula Fugak Hawaiiko zebait irletan (Kauai, Lihue, Oahu, Honolulu, Maui, Waimea) zazpi erakuspeneko bira akustikoa antolatu zuten.

Karitatezko egintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johnsonek eta haren emazteak "Johnson Ohana Chartitable Foundation" sortu zuten, Johnsonen hirugarren diska argitaratu ondoren. Jack Johnson eta bere familia betin egon dira karitate ekimenekin arduratuta. Aipatu beharko genuke Rolling Stone aldizkariak Jack Johnsonen karitate lanei buruzko artikulu bat argitarazu zuela. Tōhoku lurrikara eta tsunamia gertatu zenean, Jack Johnson bera Japonian zegoen. Gertatutakoarekin hunkituta, GlobalGiving's Japan Earthquake and Tsunami Relief fundazioari 50.000 dolar eman zizkion.

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak:

  • Brushfire Fairytales (2001)
  • On and On (2003)
  • In Between Dreams (2005)
  • Sleep Through the Static (2008)
  • To the Sea (2010)

Soinu-bandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Thicker than water
  • The september sesions
  • Sprout
  • Sing-A-Longs and Lullabies for the film Curious George
  • A Brokedown melody

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo musikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jack Johnsonek baditu bideo musikal ugari. Bere web orrialdean zenbait adibide aurki daiteke:

  • Best of Kokua Festival
  • Breakdown
  • Wasting Time
  • Taylor
  • The Horizon Has Been Defeated
  • Flake
  • The Horizon Has Been Defeated

Liburuak eta partiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Brushfire Fairytales
  • On and On
  • In Between Dreams
  • Sleep Through the Static
  • Sleep Through the Static
  • To the Sea
  • To the Sea
  • Jack Johnson Strum & Sing
  • Jack Johnson Anthology
  • Jack Johnson Anthology

Sariak eta saridungai izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jack Johnsonek hainbat sari jaso ditu, eta hainbatetan izendatu dute saridungai:

Saria Urtea Kategoria Emaitza
ESPN Film Festival 2000 Adobe Highlight Award Irabazle
ESPN-ko Action, Sports & Music Sariak 2001 Urteko Surfing artista musikala Irabazle
ESPN-ko Action, Sports & Music Sariak 2002 Urteko Surfing artista musikala Irabazle
ESPN-ko Action, Sports & Music Sariak 2005 Woodie bideoa: onena- Live Action Saridungai izendatua
ESPN-ko Action, Sports & Music Sariak 2005 Road Woodie (Tour onena) Saridungai izendatua
Surfer Magazine 2000 2000ko Urteko bideoa: Saria Irabazle
Satellite Awards 2006 Abesti original onena ("Curious George" pelikulatik) Saridungai izendatua
MTV Video Music Awards Japan 2006 Gizonezko artista: bideo onena Saridungai izendatua
Meteor Ireland Music Awards 2006 Nazioarteko gizonezko artista onena Saridungai izendatua
Grammy Awards 2006 Best Male Pop Vocal Performance Saridungai izendatua
Grammy Awards 2006 Best Pop Collaboration with Vocals Saridungai izendatua
ECHO Awards 2006 Urteko nazioarteko pop/rock gizonezko artista Saridungai izendatua
ECHO Awards 2007 Urteko nazioarteko pop/rock gizonezko artista Saridungai izendatua
ECHO Awards 2009 Nazioarteko gizonezko artista onena Saridungai izendatua
Brit Awards 2006 Nazioarteko gizonezko artista onena Saridungai izendatua
Brit Awards 2006 Nazioarteko artista errebelazioa Irabazle
Brit Awards 2007 Nazioarteko gizonezko artista onena Saridungai izendatua
Billboard Music Awards 2011 Top Rock albuma Saridungai izendatua
Billboard Music Awards 2011 Top album alternatiboa Saridungai izendatua
Billboard Touring Awards 2010 Gizaldeko saria Irabazle
ASCAP Pop Music Awards 2003 ASCAP College Vanguard Award Irabazle
National Wildlife Foundation (NWF) 2012 National Conservation Achievement Award in Communications Irabazle

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jack Johnson Aldatu lotura Wikidatan