Cat Stevens

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cat Stevensen erretratua.

Cat Stevens (Marylebone, Londres, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1947) musikaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasle-garaian folk-rock idazten eta jotzen hasi zen. Joaldi batean musika-ekoizle batek ikusi zuen, eta grabazio-saio bat antolatu zuen berarentzat. 1966an egin zuen debuta, I Love My dog izeneko kantuarekin. Hurrengo urtearen hasieran bigarren geratu zen single zerrendetan, Matthew And Son kantuarekin, eta bere abeslari ospea sendotuz joan zen. Bere lehen disko luzeak izen bera hartu zuen, eta zazpigarren geratu zen Britainia Handiko zerrendetan. Baina bigarren diskoak, New Masters, 1967an argitaratua, ez zuen zerrendetan sartzea ere lortu.

1970ean Island Records disko-etxeak kontratatu zuen Britainia Handirako eta A&M izenekoak Estatu Batuetarako. Mona Bone Jakon izeneko diskoarekin egin zuen debuta konpainia berrian, eta Lady D'Arbanville abestiarekin arrakasta handia lortu zuen Britainia Handiko zerrendetan. 1971n Estatu Batuetako merkatuaren ateak zabaldu zitzaizkion Wild World singlearekin, Tea For Tillerman diskotik aterea. Urtea bukatu baino lehen Teaser And The Firecat argitaratu zuen, eta arrakasta handia izan zuen, bai Estatu Batuetan bai Europan. Garai hartan lortu zituen arrakastarik handienak: Foreigner (1973); Buddah And The Chocolate Box (1974); Greatest Hits (1975). Handik aurrerako lanetan, baina, ez zuen batere arrakastarik izan: Numbers (1976); Izitso (1977); Back To Earth (1978). Gero islamismora bihurtu zen, izena aldatu zuen, eta bizitza publikotik desagertu zen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1967 : Matthew and Son / I Love My Dog / A Bad Night / The Laughing Apple
  • 1967 : I’m Gonna Get Me a Gun
  • 1967 : A Bad Night
  • 1967 : Kitty
  • 1967 : The first cut is the deepest
  • 1968 : Lovely City (When Do You Laugh?)
  • 1968 : Here Comes My Wife / It’s a Super (Dupa) Life / I’m Gonna Get Me a Gun / School Is Out
  • 1969 : Where Are You / The View from the Top / Lady D’Arbanville / Time-Fill My Eyes
  • 1970 : Lady D’Arbanville / Time-Fill My Eyes Rubylove / Longer Boats
  • 1971 : Wild World / Sad Lisa / Wild World
  • 1971 : Moonshadow / Father and Son / Tuesday’s Dead / Miles from Nowhere
  • 1971 : Tuesday’s Dead
  • 1971 : Peace Train / Where Do the Children Play? / Morning Has Broken / Glad I’m Alive
  • 1971 : Morning Has Broken
  • 1972 : Can’t Keep It In
  • 1972 : Sitting / Crab Dance - Can’t Keep It In / Crab Dance
  • 1973 : The Hurt / Silent Sunlight / Oh Very Young / 100 I Dream
  • 1974 : Oh Very Young / 100 I Dream
  • 1974 : Another Saturday Night
  • 1974 : Ready
  • 1975 : Two Fine People / A Bad Penny
  • 1976 : Banapple Gas / Ghost Town Banapple Gas / Ghost Town
  • 1976 : Land O’ Freelove and Goodbye
  • 1977 : (Remember the Days of the) Old Schoolyard
  • 1977 : Was Dog a Doughnut
  • 1979 : Bad Brakes
  • 1979 : Last Love Song
  • 1979 : Randy
  • To Be a Star / How Can I Tell You? / Child for a Day / Kypros bzw. The Doves New York Times / Nascimento
  • Rubylove / Longer Boats

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cat Stevens Aldatu lotura Wikidatan