Jacques Cassini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Cassini

Jacques Cassini (Paris 1677ko otsailaren 18a - Thury-sous-Clermont 1756ko apirilaren 16a) astronomo italiar-frantziar bat izan zen, Giovanni Domenico Cassini astronomo ospetsuaren semea.

Bizitza

Cassini Parisko Behatokian jaio zen. 17 urterekin Frantziako Zientzia Akademian onartua izan zen. 1696an, Royal Societyko partaide egiten da, "kontu maisu" izatera helduz 1706an. Bere aita Behatokiko postuan 1712an ordeztu ondoren, 1713an, 2ºEkialde meridianoa neurtu zuen Dunkerke eta Perpinyà artean, emaitzak De la grandeur et figure de la terre (Lurraren izari eta itxuraz) izeneko liburu batean argitaratuz, 1720an. Éléments d'astronomie (Astronomiako elementuak, 1740) ere idatzi zuen, Saturno planetaren eraztun eta ilargien okerdura ere aztertu zuen (24102) Jacques Cassini asteroidea, bere omenez horrela deitua izan zen.