Meridiano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Meridianoa (baita longitude-lerroak) Ipar Polo eta Hego Polo batzen duen asmatutako arkua da, longitude beraren puntu guztiak batuz. Meridiano batean duen leku baten kokapena latitudeak esaten digu. Meridiano bakoitzak paralelo guztiei perpendikularra da. Meridiano guztiek luzera bera dute, Lurraren diametroaren erdia, hau da, 20.003,93 km.

Greenwich meridianoaklongitudea finkatzen duenez, beste meridianoek bere angeluaz bereizten dira. Zirkulu batek 360 gradu dituenez, Greenwich meridianoaren beste aldeko meridianoa 180° longitudekoa da. Horrexegatik Greenwichetik mendebalderantz "Mendebaldeko hemisferioa" dago (0° eta 180° arteko mendebal-longitudea); ekialderantz ostera "Ekialdeko hemisferioa" dago (0° eta 180° arteko ekialde-longitudea.

"Meridiano" latinezko meridies hitzetik dator, euskaraz "eguerdia"; eguzkiak meridiano bana eguerdian zeharkatzen dituenez, orduak ezberdintzeko erabiltzen da, horrela sortu ziren A.M. (ante meridiem) eta P.M. (post meridiem) kontzeptuak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meridiano Aldatu lotura Wikidatan